Politika -
ABERRI EGUNA
EH Bildu: "Aberri Egunak elkargune eta batasun eguna izan behar du, herri hobe baten bidean pausoak emateko"
ERC, Junts, CUP, BNG, Esquerra Valenciana, Mes Mallorca, Mes Menorca, Andecha Astur eta Puyalon de Cuchas alderdietako ordezkariek parte hartuko dute EH Bilduk igandean Iruñean antolatutako Aberri Egunean.
EITB MEDIA
Datorren igandeko Aberri Egunari begira, EH Bilduk uste du "elkargune eta batasun eguna izan behar dela", anitza, feminista, ekologista, zabala, plurala, askea eta euskalduna izango den herri hobe baten bidean aurrerapauso bat emateko. Are gehiago, "inflexio puntu bat izan behar da, mugarria, kulturen arteko dibertsitaterako elkargune bat" eta "gure proiektua gizarte osoari irekitzeko tresna bat".
"Bakearen, demokraziaren eta burujabetzaren alde", igandean Iruñean Aberri Eguna ospatzeko deia egin du EH Bilduk.
Koalizioak Iruñean ospatuko du apirilaren 17an (igandea) Aberri Eguna. Ekitaldi nagusia 12:00etan Golem zinemetatik abiatu eta Sarasate pasealekuan amaituko den manifestazioa izango da. Mobilizazioa Sarasate pasealekuan egingo den ekitaldi politikoarekin amaituko da.
Manifestazioaz eta ekitaldi politikoaz gain, beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte iganderako. Gaztelu plaza izango da eguneko eskaintza kulturalaren epizentroa. Bertan, Afrikans eta McOnak taldeek kontzertu bana eskainiko dute. Ondoren, jotak eta Larrain Dantzak entzun eta ikusi ahalko dira. Halaber, haurrentzako ekitaldiak antolatuko dituzte Burgoen plazan.
Sare sozialetan argitaratutako bideo batean, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Iruñera joateko deia egin die herritarrei.
ERC, Junts, CUP edo BNG alderdiek Iruñeko Aberri Egunean parte hartuko dute
Esquerra Valenciana, Mes Mallorca, Mes Menorca, Andecha Astur eta Puyalon de Cuchas alderdietako ordezkariek parte hartuko dute EH Bilduk igandean Iruñean antolatutako Aberri Egunean.
EAk Iruñeko Aberri Egunean parte hartzeko deia egin du
Eusko Alkartasunak Iruñera joateko deia egin du, Euskal Herria "libre eta burujabea" aldarrikatzeko.
Aberri Eguna topaketarako aukera ez ezik, "etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko" abagunea izango dela uste du EAk.