Politika -

PRESOAK

Estatuko Abokatutzak helegitea aurkeztuko du Atristain aske uztea agindu zuen Estrasburgoko epaiaren aurka

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak aho batez ebatzi zuen Espainiak epaiketa justua izatea eragotzi ziola Xabier Atristaini, inkomunikazio aldian ez ziolako utzi konfiantzazko abokatu bat aukeratzen.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Abokatutzak helegitea aurkeztuko du Xabier Atristain ETAko presoa aske uztea agindu zuen Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiaren aurka. Apirilaren 18an amaitzen da errekurtsoak jartzeko epea. Sententziaren ondotik, behin-behinean aske utzi zuten otsailean.

Estrasburgon egoitza duen epaitegiak aho batez ebatzi zuen Espainiak epaiketa justua izatea eragotzi ziola Xabier Atristaini, inkomunikazio aldian ez ziolako utzi konfiantzazko abokatu bat aukeratzen. Gainera, azpimarratu zuen inkomunikazioan lortu zirela haren aurkako froga bakarrak.

Horrela, Espainiako Gobernuak aintzat hartu du Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) egindako eskaera. Izan ere, aipaturiko elkarteak ohartarazi du ETAko hainbat preso aske gelditu daitezkeela, Espainiako Gobernuak helegiterik aurkezten ez badu.

Atzo, Pilar Llop Espainiako Justizia ministroak "oso larritzat" jo zuen epaia, eta argi utzi nahi izan zuenez, "Gobernua biktimekin dago beti".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainiako Gobernua bideoak Presoak bideoak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Abokatuak Giza Eskubideen Europako Auzitegia