Politika -

Krisi ekonomikoa

Ukrainako gerraren ondorioei buruzko saio monografikoa egingo dute gaur Legebiltzarrean

Osoko bilkura 09:30ean hasiko da. Lehendabizi, Maddalen Iriarte EH Bilduren bozeramaileak hartuko du hitza. Arratsaldean bozkatuko dituzte talde parlamentarioen proposamenak.

Eusko Legebiltzarra. Artxiboko argazkia: Twitter @PVasco_EuskoL
Eusko Legebiltzarra. Artxiboko argazkia: Twitter @PVasco_EuskoL
Ukrainako gerraren ondorioei buruzko osoko bilkura monografikoa Eusko Legebiltzarrean

0:42

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak saio monografikoa egingo du ostiral honetan, Ukrainako gerrak eragin duen egoera aztertzeko eta neurriak proposatzeko.

Alderdiek txostenak trukatuko dituzte, familiek eta enpresek bizi duten egoerari irtenbidea ematea ahalbidetuko duten akordioetara iristeko asmoz. Ondoren, Iñigo Urkullu lehendakariak, Eusko Jaurlaritzaren izenean hitz hartuko duenak, ekimen zehatzak eramango ditu eguerdian tribunara, eztabaidatu eta bozkatzeko.

Bi motatakoak izango dira; Ukrainaren inbasioaren ondorioz zailtasunak izaten ari diren pertsonei bideratutako laguntza-sorta eta enpresei zuzendutakoa, zuzeneko laguntzak eta finantzaketa tarteko.

Bilera monografikoa proposatu duen EH Bilduk irekiko du saioa, eta Maddalen Iriarte bozeramaileak defendatuko ditu koalizio subiranistak egoera honen aurrean defendatzen dituen 40 proposamenak. Aurreratu zutenez, pertsonen, ekonomiaren, enpleguaren eta ongizate energetikoaren babesera bideratutako neurriak dira.

Halaber, talde subiranista Euskadiko gizarte-prestazio desberdinak eguneratzearen eta berraztertzearen premiazkotasunaz aritu da. Gainera, behar duten familientzako argi eta gas bono energetiko baten eta KPIaren araberako enpleguaren eta soldaten akordio baten beharra ere mahaigaineratu dituzte.

Bestalde, Elkarrekin Podemos-IUk errenta-ituna ezartzea proposatu du Gizarte Elkarrizketarako Mahaiaren baitan, baita urte amaiera arteko Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) igoera eta neurri energetikoak ere; elektrikentzako aparteko gainkargua, esate baterako.

PP-Ciudadanos koalizioaren kasuan, 30 ekimen aurkeztu dituzte, zergen jaitsierak eta aurretik dagoen soberakinaren erabilera tartean. VOXek ere aurkeztuko ditu.

Gobernuko alderdiek, EAJ-PSEk alegia, izaera globaleko 43 zuzenketa jasoko dituzte, besteak beste; gehien jasaten ari diren sektoreentzako laguntzak, enpresentzako likidezia programak eta aurrezteko eta eraginkortasun energetikorako programak.

Arratsaldean izango da bozketa, eta orduan ezagutuko dira emaitzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Berriak Politika EAJ-PNV Bizkaia IUren albisteak Eusko Legebiltzarra argazkiak EAE EH Bildu PSE-EE Gipuzkoa PP Gipuzkoa Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Podemos Ahal Dugu Euskadi Vox Errusia-Ukraina gerra gaur