Politika -

desanexioa

Espainiako Gobernuak ez du Usansoloren desanexioa babesten, "ez duelako legea betetzen"

Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministroak azpimarratu du jarrera guztiak errespetatzen dituela, baita Galdakaoko Udalarena ere, baina Espainiako Gobernuak legea bete behar duela, eta honek 5.000 biztanleen muga ezartzen duela.

Usansoloren desanexioaren aldeko protesta. Irudia: Usansolo Herria
Usansoloren desanexioaren aldeko protesta. Irudia: Usansolo Herria
Usansoloren desanexioaren aldeko protesta. Irudia: Usansolo Herria

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministroak Diputatuen Kongresuan azaldu duenez, "Gobernua batzearen aldekoa da gehiago, banatzearena baino", baina jarrera guztiak errespetatzen dituela, baita Galdakaoko Udalarena ere", Usansoloren deskonexioaren harira. Hala ere, "Espainiako Gobernuaren jarrera legeak ezartzen duena da, muga 5.000 biztanlekoa izan behar dela ezartzen baitu". Horregatik ez du banaketa babestu.

Usansolo Galdakaotik banatzeko aldarrikapena Diputatuen Kongresura iritsi da asteazken honetan. Gaur goizeko osoko bilkuran, Mikel Legarda EAJko diputatuak gogorarazi du Usansoloko herritarrek behin baino gehiagota bozkatu dutela zatiketa horren alde; azkenekoz, martxoaren 27an, non herritarren % 81,5ek Usansolo independentearen alde bozkatu zuen.

Testuinguru horretan, Bizkaiko Foru Parlamentuak udal-mugarteei buruzko lurralde-araudia aldatu zuela azpimarratu du Legardak, eta udalerri berri baterako lurraldez bereizitako biztanle-guneak behar zirela, nahikoa baliabiderekin eta 2.500 biztanle baino gehiagorekin.

Hala ere, Estatuko Legeak 5.000 biztanletik gorako biztanle-gunea aipatzen du udalerri gisa eratu ahal izateko, nahiz eta EAJko diputatuak aurreikusi duen 2033. urterako Usansolok biztanleen kopuru hori gainditu ahal izango duela, gaur egun 4.600 biztanle inguru baititu.

Kontuak kontu, Pedro Sanchezen Gobernuak Usansoloko herritarren nahiari eta eskariari oztopoak jarriko ote dizkion galdetu dio ministroari, ez ote duen "Bizkaiko foru arauaren borondatea errespetatuko". Honek baina, gogoetak eta iritzik gorabehera, "Gobernuaren jarrera legeak ezartzen duena errespetatzea dela" erantzun dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV Euskal hiriburuak Galdakao bideoak Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainia EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Usansolo