Politika -

Krisi energetikoa

Oskar Matute: "Estatuak konpainia elektrikoetan esku hartu dezake sektore estrategikoa delako"

Enpresa elektriko handien presioei menik ez egiteko eskatu dio EH Bilduko diputatuak Espainiako Gobernuari.

Oskar Matute Eh Bilduko diputatua, Radio Euskadin
Oskar Matute Eh Bilduko diputatua, Radio Euskadin
Oskar Matute Eh Bilduko diputatua, Radio Euskadin

play icon 25:42

A.G. | T.S.J. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oskar Matute EH Bilduko diputatuaren esanetan, krisi energetikoari eta prezioen gorakadari aurre egiteko Espainiako Gobernuak onartutako neurriak "eskasak" dira. Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan Matutek adierazi duenez, "neurri estrategikoak" hartu behar dira, bestela, neurri horiek "hiru hilabete barru berriro berretsi beharko ditugu".

Erregai litro bakoitzeko 20 zentimoko laguntzari buruz, Matutek dio ez duela ezertarako balio, egun berean patronalak prezioak igotzen baditu edo greba deitzearekin mehatxatzen badu.  

Zentzu horretan, EH Bilduko diputatuak azpimarratu duenez, "enpresa energetikoetan esku hartzeko" gaitasuna du Espainiako Gobernuak, denbora luze daramatelako "aberasten" milioika herritarren kontura.  

Hori dela eta, politika ekonomiko neoliberalean "norabide aldaketa" behar dugula ondorioztatu du koalizio abertzalearen diputatuak, egungoak ez gaituelako bide onetik eramango.

Inflazio altuak herritarren erosteko-ahalmenean duen eraginari buruz, Oskar Matutek errefusatu du herritarrek berriro "gerrikoa estutu" behar izatea, IBEXeko enpresa handien zuzendariek milioi askoko mozkinak kobratzen dituzten bitartean. Beharginek ezin dute, Matuteren hitzetan, "erosteko ahalmenik galdu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Politika Espainiako Gobernua Ekonomia EH Bildu Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Enpresak Elektrizitatea