Politika -

Diputatuen Kongresua

Kongresuak uko egin dio martxoaren 3ko sarraskia ikertzeari

PSOEk, PPk, Voxek eta Ciudadanosek bertan behera utzi dute EH Bilduk eta ERCk eskatu zuten ikerketa batzordea. Komisio horren helburua Polizia Armatuak eta Espainiako Gobernuak bost langileen erailketan izandako inplikazioa eta erantzukizuna ezagutzea zen.

Manifestazioa iragan martxoaren 3an Gasteizen. Artxiboko argazkia: Efe
Manifestazioa iragan martxoaren 3an Gasteizen. Artxiboko argazkia: Efe
Manifestazioa iragan martxoaren 3an Gasteizen. Artxiboko argazkia: Efe

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azkenean ez da aurrera aterako martxoaren 3an Gasteizen izandako hilketak ikertzeko batzordea. Diputatuen Kongresuko Bozeramaileen Batzordeak baztertu egin du astearte honetan EH Bilduk eta ERCk ikerketa komisio hori sortzeko egindako eskaera, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako gertaerei buruzko erantzukizunak argitze aldera. Egun horretan bost langile hil ziren poliziaren tiroen ondorioz, eta beste 100 lagun zauritu ziren balaz.

PSOEk, PPk, Voxek eta Ciudadanosek ez dute ekimena babestu, bai, ordea, Unidas Podemosek, ERCk, Juntsek, Mas Paisek eta EAJk. Aurrera ateratzeko, baina, ez du babes nahikorik jaso.

Mertxe Aizpurua EH Bilduko bozeramaileak adierazi duenez, "Espainiako Gobernuak eta Justiziak uko egiten diote biktimei egiarako eskubidea bermatzeari, eta sekretupean gordetzen dituzte sarraskiarekin lotutako dokumentu guztiak".

Batzorde horren helburua Polizia Armatuaren inplikazioak eta erantzukizunak ezagutzea zen, baita Espainiako Gobernuak horretan guztian izan zuen papera ezagutzea ere.

Hector Gomez sozialisten bozeramaileak prentsaurrekoan azaldu duenez, ikerketa batzordea "ez da tresna egokia" eta "beste mekanismo batzuk bilatu behar dira". PSOEk hitz egiteko, lan egiteko eta "beste aukera batzuk" aztertzeko borondatea erakutsi du. Rodolfo Martin Villa Barne ministroa ikertzeko eskaeraren aurrean, berriz, ez du iritzirik eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PSOE Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Martxoak 3 Polizia abusuen kasuak