Politika -
Radio Euskadi
Aitor Esteban: "Ezker abertzaleko mundua Putinen alde dago"
EAJren Kongresuko bozeramaileak ez du uste Sanchezek "bihar" hauteskundeak aurreratuko dituenik, baina "hauteskunde momentu egokia duela ikusten badu, ez dut baztertzen deitzea".
Mikel Dominguez | EITB Media
Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko EAJren bozeramaileak, ezker abertzaleari leporatu dio Vladimir Putin Errusiako presidentearen alde egotea. "Ezker abertzaleko mundua Putinen alde dago. "Antiotanismo obsesiboa dauka", eta haientzat "OTAN txarra da eta beste guztia, ona", "sinplismo sinestezin" batean, esan du Radio Euskadin.
Jeltzaleak ez du Oskar Matute EH Bilduko diputatuari buruz zuzenean hitz egin. "Ez dakit Matute desberdina izango den, baina bozeramaileek aditzera ematen dutena, baita ezker abertzaleko eta bere jendeko hedabideetan, Putinen aldeko babesa da, eta nahiko arazo izaten dituzte beren jarrera azaltzeko", esan du.
Esteban ez dago Unidas Podemosekin ados, Ukrainari armak bidaltzeari eta "doitasunezko diplomaziaren" ideiari dagokienez. "Ez dakit zer mundutan bizi diren. Ez dira konturatzen hau nahitako eraso bat dela", esan du. Bozeramailearen ustez, Putinek "gaizki du akordio batera heltzeko" negoziaketetan, eta ez zegoen Ukraina NATOn sartzeko "mehatxurik".
Jeltzalea kezkatuta agertu da Ukrainako gerra izaten ari den eraginen gainean, "Europako funtsek beste aukera berri bat eman behar zutenean". "Espero dut Europa konturatzea elektrizitatearen prezioa zehazteko modua aldatu beharra zegoela", uste du.
Paradigma berriak zenbat "tabu" aldatzea eragin du, tartean, Iberiar Penintsula eta Europaren arteko konexioa, Frantziak eta Alemaniak "boikoteatua". Gogorarazi duenez, EAJk Espainiako Gobernuari askotan eskatu dio Bilboko Portuko zamalekuak handitzeko, beharra eta eskakizuna zegoelako, eta "orain ematen du Espainia Europako gasaren plataforma" izango dela, Estatu Batuetatik eta beste herrialdeetatik itsasontziak helduko baitira. "Aljeriako gasbidearekin ez da nahikoa. Zenbat aldiz esan dugun!", gehitu du.
Espainian hauteskundeak aurreratzea
Jeltzaleen bozeramaileak hauteskunde orokorrak aurreratzeko aukeraz ere hitz egin du. "Gobernu barruan zerbait gerta daiteke, baina hasteko, lehen arazoa Unidas Podemosen barruan dago", uste du Estebanek. EAJ legealdia betetzearen alde dago. "Bihar ez dituzte hauteskundeak deituko", baina Sanchezek "hauteskunde momentu egokia duela ikusten badu, ez dut baztertzen deitzea".
PPren eta Voxen arteko Gaztela eta Leongo Gobernu akordioa ere kritikatu du Estebanek, ultraeskuinari "legitimitatea" ematea baita, eta horrek "ideia antidemokratikoak eta aitisistemak" legitimatzearen "arriskua" baitakar. "Gobernu batean sartzea demokratikoki akatsa da", eta "oso gutxi" dio Feijooren "lidergoaren inguruan".
Azkenik, berriz eskatu dio Gobernuari Mikel Zabalzaren hilketaren inguruko dokumentuak desklasifikatzeko. "Gobernuak dio epaileek eskatu behar diotela, baina epaileek zantzu gehiago behar dituzte ikertzen jarraitzeko", esan du jeltzaleak. Bere ustez, dena Gobernuaren borondatearen esku dago, baina horrek "edozein papera mugitzeko beldur izugarria dauka, Administrazioaren botere sakonak mugitzearen beldur".