Politika -

Elkarrizketa

Maya: "Sayasekin eta Garcia Adanerorekin ez dut berriro hitz egin"

Maite Esporrin PSNko bozeramailearen haserrea ulertzen duela azaldu du Iruñeko alkateak; nahiz eta "erreakzio oso gogorra" izan. "Hau ez da ona UPNrentzat, ezta Nafarroarentzat ere", azpimarratu du.

Enrique Maya Iruñeko alkatea 'Navarra Hoy' programan. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Enrique Maya Iruñeko alkatea 'Navarra Hoy' programan. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Enrique Maya Iruñeko alkatea 'Navarra Hoy' programan. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Garcia Adanero eta Sergio Sayas UPNko diputatuekin berriro hitz egin ez duela ziurtatu du Enrique Maya Iruñeko alkateak. Diputatu erregionalistek plataforma zibiko berri bat aurkeztu dute ostiral honetan.

'Navarra Hoy' programan, UPNren barne krisia hizpide izan du Mayak. Lan erreformaren bozketak piztu zuen krisia alderdi erregionalistan. "Eurentzako bozketa zaila zela banekien", onartu du Iruñeko alkateak.

"Tristura handia sentitu nuen, batez ere, alderdi bezala hitza jan genuelako, niretzako hori sakratua da", azpimarratu du alkateak. "Gezur hori, engainu hori, ezin dut jasan", erantsi duenez.

Zentzu horretan, Maite Esporrin PSNko bozeramailearen haserrea ulertzen duela azaldu du Iruñeko alkateak; nahiz eta "erreakzio oso gogorra" izan. "Hau ez da ona UPNrentzat, ezta Nafarroarentzat ere", azpimarratu du.

Bestalde, Juan Carlos Unzue atezain ohia sanferminetako txupinazoa jaurtitzeko aukeratu ondoren, Mayak uste du "inork ez duela pertsona zalantzan jarri, hautaketa sistema baizik". "Herri galdeketaren bidez izan behar zuen, beti bezala izan behar zuen, tira beti bezala ez, Asironen garaitik beti bezala", gogorarazi du.

Horrela, bere aurrekoak martxan jarritako sistema kritikatu du alkateak: "Inorekin adostu barik jarri zuen martxan". "Nik hautaketa politikoa nahiago dut", adierazi du.

Mayak adierazi duenez, legealdia, "zalantza barik", covid-19aren pandemiak eta azken bi San Fermin jaiak ez ospatzeak markatu dute. Zentzu horretan, aurten festak ospatuko direla uste du agintariak. Egitarauan Navarra Arenak "ikuskizun handi" bat hartzea espero du Mayak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea UPN Nafarroa Enrique Maya Sanferminak Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala Navarra Suma