Politika -

Bizkaia

Usansolok Galdakaotik bereizteko herri galdeketa ez loteslea egingo du martxoaren 27an

Kontsultan, 16 urtez gorako Usansoloko bizilagunek hurrengo galderari erantzun beharko diote: "Nahi al duzu Usansolo udalerri independente gisa eratzea?".

Usansolo udalerri bihurtzeren aldeko manifestazioa. Irudia: Usansolo Herria
Usansolo udalerri bihurtzeren aldeko manifestazioa. Irudia: Usansolo Herria
Usansolo udalerri bihurtzeren aldeko manifestazioa. Irudia: Usansolo Herria

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Galdakaoko Udalak martxoaren 27rako deitu du 16 urtez gorako Usansoloko bizilagunek udalerri independentea osatu ala ez erabakitzeko herri galdeketa.

Kontsulta antolatzeko dataren berri eman du Udalak ohar batean. Herri galdeketa ez loteslea egiteko baimena foru arau batean dago jasota.

Kontsultan, bizilagunek hurrengo galderari erantzun beharko diote: "Nahi al duzu Usansolo udalerri independente gisa eratzea?".

Martxoaren 27ko bozketaren emaitza Bizkaiko Foru Aldundiari igorriko dio Galdakaoko Udalak. Era berean, segregazio edo desanexio prozesuaren memoria bat bidaliko dio.

Txostenak aztertu ondoren, Bizkaiko Batzar Nagusiek Usansolo udalerri independente bihurtzeko aukeraren inguruan erabaki beharko dute. Batzar Nagusiek babesa ematen baldin badiote, Galdakaotik banandu ahal izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal herriak Galdakao Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia Usansolo albisteak