Politika -

GERRA UKRAINAN

EBren erantzun bateratua eta irmoa espero du lehendakariak, Ukrainaren aurkako erasoaren aurrean

Eusko Jaurlaritzak erabateko gaitzespena adierazi du Ukrainan sortutako egoeraren aurrean, eta Ukrainako biztanleriarekin kezkatuta agertu da.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko irudia: Irekia
Iñigo Urkullu lehendakaria
Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko irudia: Irekia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu duenez, Errusiak Ukrainari egindako eraso militarraren aurrean Europar Batasuna erantzun "bateratua eta irmoa" adosteko gai izatea espero du.

Urkulluk Eusko Jaurlaritzaren "gaitzespen irmoa" agertu du, sare sozialen bidez, "nazioarteko legedia gutxiesten duen ekintza oso larri batengatik", baita Ukrainako biztanleengatik duen kezka ere.

"Espero dugu Europar Batasunak erantzun bateratua eta irmoa adostea, inguru horretan elkarrizketa eta egonkortasun baketsua berrezartzeko eta Ukrainako herritarren bizitza eta ongizatea babesteko", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Batasun europarra Iñigo Urkullu Ukraina albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Errusia argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra