Politika -
EPAIKETA
24 urteko espetxe zigorra ezarri diote Iratxe Sorzabal ETAko buru ohiari
Sorzabalek atxilotu ostean pairatutako torturak izan ziren epaiketako ardatzetako bat, hauen salaketa eta kontakizuna egin baitzuen. Epaiak aipatzen du salaketa, baina ez du guztiz frogatua jotzen eta ez du aintzat hartzen.
EITB MEDIA
Espainiako Auzitegi Nazionalak 24 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Iratxe Sorzabal ETAko buru izandakoari 1996an 1996an egindako bi atentatutan parte hartu izana leporatuz.
Sorzabalek atxilotu ostean pairatutako torturak izan ziren epaiketako ardatzetako bat, hauen salaketa eta kontakizuna egin baitzuen. Epaiak aipatzen du salaketa, baina ez du guztiz frogatua jotzen eta ez du aintzat hartzen.
Aretoak Sorzabal erakunde terroristako kide izatetik absolbitu du. Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, Estatuko Abokatutzak eta Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) akusazioa atzera bota zuten; izan ere, Frantzian antzeko delituarengatik zigortu zuten, gaizkile taldea osatzea, alegia.
ETAko buruzagiei idatziz gutun batean, "modu espontaneo, aske eta boluntarioan" egindako adierazpenek Sorzabalen parte-hartzea frogatzen dutela uste dute magistratuek.
Gutuna Frantziako etxebizitza batean topatu zuten. Sorzabali egotzi diote, berak sinatu zuelako eta aurrera eramandako ekintzak taldeko kideei xehetasunekin deskribatzen zizkielako, Guardia Zibilaren aurrean aitortu bezala.