Politika -

La Palma

Lehendakaria erkidegoetako presidenteen biltzarrean izango da datorren otsailaren 25ean

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Presidenteen XXVI. Konferentzia deitu du otsailaren 25erako, Los Llanos de Aridane herrian (La Palma).

Iñigo Urkullu lehendakaria erkidegoetako presidenteen biltzarrera joango da
Iñigo Urkullu lehendakaria erkidegoetako presidenteen biltzarrera joango da
Iñigo Urkullu lehendakaria erkidegoetako presidenteen biltzarrera joango da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakaria erkidegoetako presidenteen biltzarrera joango da, datorren otsailaren 25ean.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Presidenteen XXVI. Konferentzia deitu du otsailaren 25erako, Los Llanos de Aridane herrian (La Palma).

Bezperan, otsailaren 24an, Sanchezek eta Espainiako erregeek ekitaldi instituzionala dute La Palman, sumendiaren erupzioaren ostean uharteko herritar guztiei babesa eta elkartasuna adierazteko. Erupzioa abenduaren 25ean bukatu zen.

La Palma uharteko biltzarra behin baino gehiagotan atzeratu behar izan dute arrazoi ezberdinengatik.

Duela hilabete batzuk, erupzioa zela eta uhartera egindako bisita batean, Presidenteen Biltzarra La Palman egin behar zutela iragarri zuen Sanchezek.

Testuinguru horretan, Espainiako Exekutiboko buruzagiak abenduaren amaieran egiteko asmoa agertu zuen -prestaketa bilera deitu zuen-, baina sumendiaren erupzioak eta koronabirusaren seigarren olatuak atzeratzera behartu zuten, printzipioz, urtarrilaren hasierara.

Hala ere, covid-19 positiboen gorakada esanguratsuak biltzar telematikoa lehenago deitzea ekarri zuen, abenduaren amaierarako, hain zuzen ere, pandemiaren bilakaera aztertzeko. Ondorioz, La Palmako bilera berriro atzeratu behar izan zuten otsailera arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Iñigo Urkullu biografia Albisteak Gaur Albisteak