Politika -

Epaiketa

Iñarritu: "Torturapean egindako autoinkulpazio batean oinarritutako akusaziopean epaituko dute Sorzabal"

Gainera, EH Bilduren diputatuak azpimarratu du ez dela baldintza horietan epaitzen duten lehenengo aldia. "Eusko Jaurlaritzak egindako txosten batek erakusten du 5.000 pertsonatik gora torturatu dituztela", adierazi du.

EH Bilduko diputatu Jon Iñarritu
EH Bilduko diputatu Jon Iñarritu
''Iratxe Sorzabal torturapean egindako autoinkulpazio batean oinarritutako akusaziopean epaituko dute''

1:21

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalaren atarian, Iratxe Sorzabal ETAko buruzagi ohiaren epaiketaz mintzatu da EH Bilduren diputatu Jon Iñarritu. Komunikabideen aurrean esan du badela garaia gisa horretako epaiketekin amaitzeko. 

"Gogoratu beharra dago torturapean egindako autoinkulpazio batean oinarritutako akusaziopean deklaratuko duela Sorzabalek", nabarmendu du. "Onartezina da", esan du.

Gainera, Iñarrituk azpimarratu du ez dela baldintza horietan epaitzen duten lehenengo aldia. "Eusko Jaurlaritzak egindako txosten batek erakusten du 5.000 pertsonatik gora torturatu dituztela", adierazi du.

"Istanbulgo protokoloak ere argi utzi du Iratxek torturak jasan zituela. Bien bitartean Estatua eta Justizia beste alde batera begira daude. Bada garaia gisa horretako epaiketekin bukatzeko", berretsi du.

Iratxe Sorzabal ETAren buruzagi ohia gaurtik aurrera epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, Frantziak auzi horren baitan Espainiaratu ostean. 1996an Xixonen bi lehergailu jartzea egozten diote. Inork ez zuen min hartu atentatu hartan, baina kalte materialak handiak izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak ETA Epaiketak EH Bildu Eguneko albisteak Irun Albisteak Bakea Euskadin