Politika -

Lan-erreforma

Nafarroako Gobernuak alderdi guztiekin hitz egiten jarraituko duela esan du Chivitek

Lan-erreforma babesteko akordioa "hautsi egin zen, alde batek ez zuelako bete. PSNk bete behar zuena bete zuen", esan du.

Maria Chivite aurreko prentsaurreko batean. Artxiboko argazkia: EFE.
Maria Chivite aurreko prentsaurreko batean
Maria Chivite aurreko prentsaurreko batean. Artxiboko argazkia: EFE.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Chivite presidenteak ostiral honetan adierazi duenez, atzo Diputatuen Kongresuan UPNrekin gertatutakoa gorabehera, bere Gobernuak alderdi guztiekin hitz egingo du, herritarren bizitza hobetzeko akordioak lortzeko.

Lan-erreforma babesteko akordioa "hautsi egin zen, alde batek ez zuelako bete. PSNk bete behar zuena bete zuen", esan du.

Hala ere, gaineratu duenez, "bozkatu zuenaz eta bozkatu ez zuenaz gain", legegintzaldia hasi zenetik, bere Gobernuak esan zuen alderdi guztiekin hitz egitea izango zela "legeak eta ekimenak aurrera ateratzeko tresnarik onena".

40 dira jada Parlamentuak onartutakoak, eta, beraz, "garrantzitsuena edukia eta norabidea" dela uste du, ekonomiaren eta gizartearen susperraldia bizkortzeko, eta atzo onartutako lan-erreformak horretan lagunduko duela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Lan Erreformaren Legea Politika UPN PSN Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua María Chivite