Politika -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Nadia Calviño: "Inbestidurako gehiengoak oinarri izaten jarraitzen du, babes handiena lortzea da helburua"

Espainiako Gobernuko lehen presidenteordeak lan erreformaren inguruan sortutako polemikaz hitz egin du Radio Euskadin.

Nadia Calviño Radio Euskadin
Nadia Calviño Radio Euskadin
Nadia Calviño Radio Euskadin

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Diputatuen Kongresuak lan erreforma onartu zuen, boto bakarraren aldearekin, eta EAJren eta EH Bilduren babesik gabe. Nadia Calviño Espainiako Gobernuko lehen presidenteordeak garrantzia kendu nahi izan dio dekretua onartu zuen gehiengoaren izaerari (Ciudadanosek babestu zuen; ERCk, EAJk eta EH Bilduk, ez). Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan Nadia Calviñok esan duenez, Pedro Sanchezen inbestidura ahalbidetu zuen gehiengoak oinarri izaten jarraitzen du, eta ahalik eta babes parlamentario handiena lortzea da helburua. Are gehiago, orain arte Gobernua babestu duten alderdiekin harremanak "bikainak" direla adierazi du.

Calviñok onartu egin du dekretua baliozkotzeko bozketan "ezustekoren bat" egon zela, baina azkenean aurrera atera zela nabarmendu du.

Bozketan gertatutakoa gorabehera, behin onartuta, orain lan erreforma garatzen egin behar da ahalegina, Calviñoren arabera.

Bestalde, euskal lan hitzarmenak Estatukoen gainetik egotea izan da EAJk lan erreformaren alde bozkatzeko Espainiako Gobernuari egin zion eskarietako bat. Calviñok, ordea, ez du uste hori arazo denik: "Hitzarmen horiek gaur egungo lan esparruarekin garatzen ari dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan Erreformaren Lege berria Politika albisteak Albisteak Alderdi Sozialista Lana berriak Espainiako Gobernua Espainia albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea