Politika -
Lan erreforma
Maria Solana: "Atzo argi geratu zen batzuentzat zer den politika eta zer demokrazia"
Geroa Bai alderdiko Maria Solana parlamentaria elkarrizketatu dute Euskadi Irratian atzo Diputatuen Kongresuan onartutako lan erreformaren inguruan.
I. G. | EITB MEDIA
Geroa Bai alderdiko Maria Solana parlamentariak atzo Diputatuen Kongresuan sozialisten eta UPNren artean gertatutakoaren balorazioa egin du Euskadi Irratian. Atzokoa "egun gogorra" izan zela aitortu du, eta horrek eragin ditzakeen ondorioek kezkatzen dutela.
"Lotsagarria izan zen eta agerian geratu ziren batzuen eta besteen miseriak", adierazi du parlamentariak.
Nafarroako Gobernuan sozialistekin duten akordioa kolokan dagoen galdetuta, egunero birpentsatzen dutela erantzun du: "Koalizio gobernuan dagoen edonork egunero hausnartu behar du aurretik hitzartuta dagoena betetzen ari den, adostuta eta hitzartuta dagoena".
PSNk eta Geroa Baik aspalditik ezagutzen dutela elkar aipatu du Solanak, eta eskuinak babesa eman ahal dionean PSNk haiengana hurbiltzeko "tentazioa" izan ohi duela. Beste behin, dinamika horretan sartu direla esan du, eta horrek desadostasunak sortu dituela alderdien artean.