Politika -

Poliziaren biktimen legea

Balorazio Batzordeak errefusatu egin du poliziak "izaera politikoko biktima" gisa aitortzea

Estatuko Segurtasun Indarretako hainbat agente "Poliziaren biktimen legea"ren zirrikitu batez baliatu dira "izaera politikoko biktima" aintzatespena eskatzeko.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
460 agentek eta ETAren 50 biktimak eskatu dute babesa, eta balorazio batzordeak ukatu egin ditu eskariak

1:32

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Balorazio Batzordeak errefusatu egin du Estatuko Segurtasun Indarretako agenteak eta ETAko biktimak "izaera politikoko biktima" gisa aitortzea, EITB Mediak jakin duenez. Hainbat agente "Poliziaren biktimen legea"ren zirrikitu batez baliatu dira aintzatespen hori lortzen saiatzeko, eta ETAko hainbat biktimak ere bat egin dute haiekin.

Abenduan bukatu zen Poliziaren edo Estatuaren indarkerien biktima aitorpena eskatzeko epea. Ofizialki, hau da laguntza eta aintzatespen horiek jasotzen dituen legearen izena: "Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko legea". Dena dela, "Poliziaren biktimen legea" izenarekin da ezagunagoa.

Lege hori 2016an onartu zuen Eusko Legebiltzarrak, eta Segurtasun Indarrek edota Estatuko aparatuek Euskadin eragindako biktimak aintzatestea eta kalte-ordainak ematea du helburu. Nolanahi ere, Espainiako polizia, guardia zibil eta ETAren biktima askok ere egin diote eskaria Jaurlaritzari, ETAren aldetik "izaera politikoko indarkeria" pairatu dutela argudiatuta.

Horren ildotik, Balorazio Batzordeak ezezkoa eman die aho batez, biktima horiek pairatutako indarkeria ez baita "Estatuko botere publikoek bidegabe eragindakoa".

Jaurlaritza dagoeneko hasi da ebazpen horiek aipatutako pertsonei igortzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa ETA gaur Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak Polizia abusuen biktimak