Politika -

MOBILIZAZIOAK

Unai Martinez (GKS): "Pandemiaren kudeaketak areagotu egin du kontrol soziala"

Mobilizazioak egingo dituzte, gaur arratsaldean, Bilbon eta Iruñean, gazteen pobretzeari eta pandemiari erakundeek emandako "erantzun autoritarioa" salatzeko.

GKSk deituta, iaz, Donostian egindako protesta bat. Argazkia: @GKSozialista
GKSk deituta, iaz, Donostian egindako protesta bat. Argazkia: @GKSozialista
GKSk deituta, iaz, Donostian egindako protesta bat. Argazkia: @GKSozialista

IDOIA ALBERDI ETXANIZ | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) deituta,  manifestazioak egingo dira gaur Bilbon eta Iruñean, "Burgesiaren diktadura gelditu! Ofentsiba ekonomikoa eta politikoa gelditu" lelopean. Jesusen Bihotza plazatik abiatuko da Bilboko martxa, eta Sarasate pasealekutik Iruñekoa, biak 18:00etan.

Euskadi Irratian, asteon, egindako elkarrizketan, Unai Martinez GKSko kideak azaldu du erakundeek gazteen pobretzeari eta pandemiari aurre egiteko emandako "erantzun autoritarioa" salatzea dela mobilizazioen helburua. Horren hitzetan, "azken urteotan normalizatu eta areagotu egin dira kontrol soziala eta gazteen kriminalizazioa", eta horri aurre egiteko, "enpresarien eta politikarien eraginpetik kanpo antolatu eta mobilizatu behar da".

Halaber, covid-19aren pandemiak "kontrol soziala" areagotu besterik ez duela egin uste du Martinezek, "irtenbide sanitarioa" eman ordez, "aterabide polizial eta autoritarioa" eman zaiolako osasun krisiari.

Hori dela eta, GKSk ezinbesteko jotzen du "antolakuntza independente indartsua eratzea", eta "jazarpenari erantzun sendo bat" ematea kalean mobilizazioen bidez.

Aurrera begira, berriz, mugimendu politiko alternatibo bat eraikitzen jarraituko dutela azaldu du Martinezek, "komunismoaren bidean lan egingo duena". Oraingoz, GKSk argi du erakundeetatik kanpo ikusten duela bere burua, baina etorkizunean aukera hori baztertu gabe. "Iritsi daiteke momentua zeinetan erabaki daitekeen instituzioetan parte hartzea, baldin eta ekarpena egin badezake. Ikusi behar da noiz eta zertarako aurkeztu", zehaztu du.

Gazte Koordinadora Sozialistaren arabera, "gazte proletario bakoitzak nork bere arazoak" baditu ere, "beharrezkoa da guztion eskubideen alde mobilizatzea".  Horregatik, "promesa faltsuen eta desesperantzaren gainetik", kalera ateratzeko eta "batzeko" deia egin diote gazteriari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo gaur Iruñeko argazkiak Alderdi politikoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Manifestazioak gaur Gazteak gaur Koronabirus-agerraldiak