Politika -

BIZKAIA

Usansoloren desanexioari buruz herri-galdeketa bat antolatzea onartu du Galdakaoko Udalak

Ekimenak Udal Gobernuaren babesa izan du, PSE-EEk kontra bozkatu du eta EAJ abstenitu egin da. Edonola ere, galdeketa antolatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren oniritzia beharko dute orain.

Usansolo. Argazkia: Imanol Aragon
Usansolo. Argazkia: Imanol Aragon
Usansolo. Argazkia: Imanol Aragon

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Galdakoko Udalak onartu egin du Usansoloren desanexioari buruzko herri-galdeketa bat antolatzea arratsalde honetan egin duen osoko bilkuran. Kontsulta ez loteslea izango litzateke.

Halaber, Usansolo udalerri independente bilakatzeko prozesuari buruzko memoriari bere oniritzia eman dio Udalak, eta orain dokumentua Bizkaiko Foru Aldundiaren esku utziko dute.

Bi ekimenek Udal Gobernua osatzen duten alderdien babesa izan dute: EH Bildu, Podemos, Usansolo Herria eta Auzoak taldea. PSE-EEk kontra bozkatu du eta EAJ abstenitu egin da.

Gauzak horrela, Udalak bide eman die hainbat urtetan Usansoloko bizilagunek egindako eskaerari. Galdeketa antolatzeko, baina, Foru Aldundiaren baimena behar du orain Galdakaoko Udalak.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal herriak Galdakao Zer gertatu da Bizkaian? EAE Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Usansolo gaur