Politika -

Frankismoko krimenak

Unidas Podemosek auzitara jo du Martin Villak martxoaren 3ko sarraskiagatik egindako adierazpenengatik

Astelehenean egindako ekitaldi publiko batean, ministro frankista ohiak esan zuen bera izan litekeela 1976ko martxoaren 3an Gasteizen Poliziak egin zuen sarraskiaren "erantzule politiko eta penala".

Pilar Garrido, Juantxo Lopez de Uralde eta Roberto Uriarte. Argazkia: EITB Media.
Pilar Garrido, Juantxo Lopez de Uralde eta Roberto Uriarte
Unidas Podemosek salaketa aurkeztu du Martin Villak martxoaren 3az esandakoengatik

1:35

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pilar Garrido, Juantxo Lopez de Uralde eta Roberto Uriarte Unidas Podemoseko diputatuek salaketa bat aurkeztu dute ostegun honetan Gasteizko epaitegian, Rodolfo Martin Villa Espainiako ministro frankista ohiak 70eko hamarkadan izan ziren hilketa eta tortura kausen harira (tartean, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskia) aste honetan egin dituen adierazpenak direla eta.

Astelehenean egindako ekitaldi publiko batean, ministro frankista ohiak adierazi zuen bera izan litekeela, besteak beste, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen Poliziak egin zuen sarraskiaren "erantzule politiko eta penala".

Duela hilabete Argentinako Justiziak atzera bota zuen Maria Servini epaileak Martin Villa gizateriaren aurkako krimenak egotzita auzipetzeko egin zuen eskaria, eta ebazpen horren ondotik iritsi dira ministro frankista ohiaren adierazpen polemikoak. Edonola ere, frankismoko krimenengatik Argentinan abiatutako auzia irekita dago oraindik.

Koalizio moreko diputatuek adierazpen horiek egoitza judizialean argitzeko eskatu dute, "gertaera oso larriei eragiten baitiete", baita ministro ohiaren "balizko erantzukizuna eta esku-hartzea ere".

Martin Villa: ''Heriotza horien erantzule politikoa eta penala izan naiteke''
Martin Villa: ''Heriotza horien erantzule politikoa eta penala izan naiteke''
Martin Villa: ''Heriotza horien erantzule politikoa eta penala izan naiteke''

0:27

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Salaketak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Martxoak 3 Frankismoa Memoria Historikoa Polizia abusuen kasuak