Politika -

EPAIA

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia zigortu du Xabier Atristain ETAko presoari abokatua ukatzeagatik

Zehazki, Espainiak 12.000 euro ordaindu beharko dizkio preso donostiarrari eta epaiketako kostuak ere (8.000 euro) bere gain hartu beharko ditu. Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren arabera, bidezko epaiketa izateko eta abokatua aukeratzeko eskubideak urratu zitzaizkion.

Giza Eskubideen Europako Auzitegia, Estrasburgon. Artxiboko argazkia: Wikipedia
Giza Eskubideen Europako Auzitegia, Estrasburgon
Giza Eskubideen Europako Auzitegia, Estrasburgon. Artxiboko argazkia: Wikipedia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak isuna ezarri dio Espainiari, Xabier Atristain ETAko presoari bidezko epaiketa izateko eskubidea eta abokatua aukeratzeko eskubideak urratzeagatik.

Xabier Atristainek Estrasburgoko Auzitegiaren aurrean salatu zuen Espainiako Estatua, 2010ean atxilotu eta inkomunikatu zutenean abokatua aukeratzen utzi ez ziotela eta orduan egindako deklarazioak kalte egin ziola argudiatuta.

Orain, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiaren arabera, Espainiak 12.000 euro ordaindu beharko dizkio preso donostiarrari eta epaiketako kostuak ere (8.000 euro) bere gain hartu beharko ditu. 

Xabier Atristain preso donostiarra 17 urteko espetxealdia betetzen ari da. Auzitegi Nazionalak 2013ko apirilean ezarri zion zigorra etakide izatea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Europar Batasuna Europa bideoak Presoak bideoak ETA Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Espetxeen albisteak gaur Giza Eskubideen Europako Auzitegia gaur