Politika -
HERIOTZA
Felix Ormazabal Arabako diputatu nagusi izandakoa hil da, 81 urterekin
Arabako EAJko buru izan zena, legebiltzarkide ere izan zen 1984tik 1995ra.
EITB MEDIA
Felix Ormazabal Askasibar Arabako diputatu nagusi izandakoa (1995-1999) hil da, 81 urterekin.
Araiarra jaiotzez, Teologian eta Zuzenbidean lizentziatu zen. Nekazaritza sailburua izan zen Eusko Jaurlaritzaren bigarren Kontseiluan (1979), eta ondoren Eusko Jaurlaritzan 1980tik 1988ra.
Arabako EAJko buru izan zena, legebiltzarkide ere izan zen 1984tik 1995ra. Arabako Batzar Nagusietan EAJko bozeramaile lanetan aritu ondoren, 2000. urtean utzi zion politikagintza aktiboari.
Iñigo Urkullu lehendakariak eta beste hainbat ordezkari politikok Ormazabalek Arabaren alde egindako lana goratu dute. "Miretsi eta errespetatu nuen pertsona handia, bere ezagutzagatik eta dedikazioagatik, beti Arabaren eta Euskadiren alde, baita bere jarreragatik, diskrezioagatik eta talde espirituagatik ere", esan du Urkulluk, bere sare sozialetan zabalduko mezuan.
Arabako Foru Aldundiak ere bere atsekabea agertu du, eta haren omenez, Foru Aldundiko banderak haga erdira jaitsi dituzte.