Politika -

Galdeketa

CNI Kataluniako 2017ko atentatuen atzean egon zen, Villarejoren esanetan

"Sanz Roldanen akats larri bat izan zen. Ez zituen ondo kalkulatu Kataluniari ezusteko txiki bat ematearen ondorioak", adierazi du.

Bartzelonako atentatua 2017ko abuztuaren 17an. Argazkia: EFE
Bartzelonako atentatua 2017ko abuztuaren 17an
Bartzelonako atentatua 2017ko abuztuaren 17an. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Villarejo komisario ohiaren esanetan, 2017ko abuztuaren 17an Katalunian izandako atentatua Felix Sanz Roldanen, CNIren zuzendari ohiaren, "akats larri bat" izan zen. Villarejoren bertsioan oinarrituta, "Kataluniari ezusteko txiki bat ematearen ondorioak" gaizki kalkulatu zituen Sanz Roldanek.

Villarejok ez du inoiz Sanz Roldanekin zeukan harreman txarra ezkutatu. Hasieratik egotzi zion gertatzen ari zitzaion guztiaren errua. Orain, Auzitegi Nagusian egiten ari diren epaiketaren bigarren saioan, adierazpen harrigarri horiek egin ditu.

"Erretiroa hartu bazuen ere, CNIrentzat lanean egon da azken egunera arte, hau da, ni atxilotu arte", gaineratu du.

Halaber, Villarejok ziurtatu du CNIrekin hizketan zegoela atxilo hartu zutenean, "Ripolleko atentatuaren kasua konpondu nahian-edo". 

"Azken batean, Sanz Roldanen akats larri bat izan zen, ez baitzuen behar bezala kalkulatu Kataluniari eman nahi zion ezustekoa", berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Espainia argazkiak Atentatuak Epaiketak Alderdi politikoak Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak