Politika -

Heriotza

Jose Maria Aldaia enpresari gipuzkoarra hil da

ETAk 1995eko maiatzaren 8an bahitu zuen, eta 341 egunez zulo batean izan zuten. 79 urterekin zendu da.

Jose Maria Aldaia bere familiarekin, libre utzi zutenean. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Jose Maria Aldaia bere familiarekin, libre utzi zutenean. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Jose Maria Aldaia bere familiarekin, libre utzi zutenean. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Aldaia enpresari gipuzkoarra hil da astearte honetan 79 urterekin eta gaixotasun baten ondorioz, familiako iturriak aipatuz EFE agentziak zabaldu duenez.

1995eko maiatzaren 8an bahitu zuen ETAk, Oiartzunen zeukan Alditrans enpresatik Hondarribian zuen etxera autoz zihoanean.

Hiru metroko luzera eta metro bateko zabalera zuen zulo batean izan zuten 341 egunez. 1996ko apirilaren 14an utzi zuten libre.

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak mezu bat idatzi du sare sozialetan Aldaia "ETAk eragin zuen sufrimenduaren adibide handienetakoa" izan zela nabarmenduz.

Familiari eta lagunei doluminak eman dizkie Foru Aldundiaren izenean eta "besarkadarik beroena" bere izenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa ETA Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Terrorismoaren Biktimak