Politika -
KORONABIRUSA
Maria Chivite Nafarroako presidenteak positibo eman du covid-19an
Foru Gobernuko presidenteak jakinarazi duenez, sintoma arinak ditu eta ondo dago.
AGENTZIAK | EITB Media
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak positibo eman du covid-19an, Chivite berak sare sozialetan jakinarazi duenez.
"Ondo nago, sintoma arinekin, gure tresnarik onena den txertaketari esker. Jarrai dezagun buru belarri seigarren olatu hau erantzukizunez eta zuhurtziaz gainditzeko lanean", idatzi du Twitterreko bere kontuan argitaratutako mezuan.