Politika -

Koronabirusa

Pedro Sanchezek esan du familiek Gabonak ospatu ahal izango dituztela

Pablo Casadok leporatu dio Gabonetarako bi egunen faltan ezjakintasuna dela nagusi neurri posibleen inguruan; Sanchezek erantzun dio Gabonak ospatu ahal izango dituztela familiek, txertatze maila altuari esker.

Pedro Sanchez, gaur Diputatuen Kongresuan. EFE
Pedro Sanchez, gaur Diputatuen Kongresuan.
Pedro Sanchez, gaur Diputatuen Kongresuan. EFE

Agentziak | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak gaur Diputatuen Kongresuan ziurtatu duenez, familiek Gabon jaiak ospatu ahal izango dituzte, seigarren olatuak goranzko joerari eusten dion arren. 

Pablo Casado PPko buruak, ezer ez egitea leporatu dio Sanchezi, bai eta autonomia erkidegoak "giza-ezkutu" gisa erabiltzea ere. Halaber galdetu dio ea behingoz argitu dezakeen, Gabonetarako bi egun falta direnean, eta kasuen igoeragatik "Espainia guztia kezkatuta" dagoenean, ea familiek ospatu ahal izango dituzten Gabonak ala neurri murriztaileak ezarriko ote diren. 

Sanchezek erantzun dionez, "gurasoek seme-alabekin eta aitona-amonek seme-alaba eta bilobekin ospatu ahal izango dituzte Gabonak", horregatik ez kezkatzeko esan dio eta gogorarazi dio bere "iragarpen kaxkarren" kontrara, gaur egun txertoa jaso dezaketen herritarren % 90 txertatuta dagoela. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PSOE PP Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Gabonak Eguneko albisteak Albisteak Pablo Casado Blanco Txertoak Koronabirusa