Politika -

Kartzela-politika

Etxeratek eta Sarek elkarretaratzea egin dute Donostian gaixorik dauden presoen askatasuna eskatzeko

Astelehen honetan Gipuzkoako hiriburuan bertan Troitiñoren heriotza dela eta egin asmo duten manifestazioaren atarikoa izan da.

Sareren eta Etxeraten protesta, Donostian. Argazkia: Sare
Sareren eta Etxeraten protesta, Donostian. Argazkia: Sare
Sareren eta Etxeraten protesta, Donostian. Argazkia: Sare

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerat euskal presoen senideen elkarteak eta Sare plataformak elkarretaratzea egin dute Donostiako Intxaurrondo auzoan gaixorik dauden ETAko presoen etxeratzea eskatzeko, Antton Troitiñoren heriotzaren ostean.

Troitiñok 2.700 urteko kartzela-zigorra jaso zuen 22 hilketarengatik, eta ostiralean hil zen Irungo ospitalean gaixotasun larri baten ondorioz. Troitiño baldintzapean aske utzi zuten aurreko otsailaren 5ean, gaixotasun larriaren tratamendua bere inguruan jasotzeko, Madrilgo Estremera espetxean baitzegoen.

Hori horrela, "Antton azkena izan dadila" lelopean, dozenaka pertsona elkartu dira eguerdian Donostian, gaixotasun larria duten ETAko presoen etxeratzea eskatzeko. Era berean, manifestazioa egingo dute astelehen honetan, 19:00etan Boulevardetik abiatuta, aldarrikapen berarekin.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak