Politika -

Auzitegi Gorena

Juan Carlos I.a ikertzen ari zen Auzitegi Goreneko fiskala hil da

Juan Ignacio Campos fiskal progresista Madrilen duen etxebizitzan zendu da gaur arratsaldean, goizean normaltasunez lan egin ostean.

Juan Carlos I.a artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Juan Carlos I.a artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Juan Carlos I.a artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Ignacio Campos Espainiako Auzitegi Goreneko teniente-fiskala hil da 71 urterekin Madrilen, EFE agentziak zabaldu duenez. Juan Carlos Borboikoari buruz Fiskaltzan abiatutako ikerketak berak zuzentzen zituen.  

Campos bere etxean zendu da arratsalde honetan, goizean Estatuko Fiskaltza Nagusiaren egoitzan lanean egon eta gero.

1978tik zen fiskala eta 2005ean iritsi zen Auzitegi Goreneko salara. Joan den urteko abenduan izendatu zuten teniente-fiskal, fiskaltzako karrerako posturik gorena.

Horrez gain, Espainiako errege emerituari lotutako kasuei buruzko ikerketak zuzentzen zituen, Alejandro Luzon Ustelkeria gaietarako fiskalburuarekin batera.

Fiskal aurrerakoien elkarteko kidea zen, Dolores Delgado egungo fiskalburua bezala.

Ohar bidez, Fiskaltzak adierazi du Camposen heriotza "galera handia" dela eta haren "profesionaltasuna, diskrezioa, leialtasuna eta zintzotasuna" nabarmendu ditu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Juan Carlos I.a Auzitegi Gorena Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak Madril