Politika -
Espetxe politika
Bake Bideak 30 urte baino gehiago preso daramatenen egoera salatuko du urtarrilaren 8ko manifestazioan
Pauso gehiago emateko eskatu diote Frantziako Estatuari, eta mobilizazio fase berri baten hasiera iragarri du.
eitb media
Ipar Euskal Herriko Bake Bideak bilera egin du gaur urtarrilaren 8an Baionan egingo duten manifestazioari begira, eta iragarri dute presoen arloan pauso gehiago ematea eskatuko diotela Frantziako Estatuari.
Izan ere, plataformak, Hego Euskal Herrian Sarek manifestazioa antolatzen duenean Ipar Euskal herrian parekoa antolatzen duenak, 30 urte baino gehiago preso daramatenen egoeran jarri nahi du arreta, eta mobilizazio fase berri baten hasiera izango omen da.
Bake Bideak salatu du Frantziako Estatuan ez dela aldaketarik izan azken urtean, Frederic "Xistor" Haramburu espetxetik irten zenetik, hain zuzen ere.
Macron presidenteari zuzendu zaizkio zuzenean, hitzetatik ekintzetara igaro behar duela gogoraraziz.
Testuinguru horretan, bakegileek jendetsua izatea nahi duten manifestazioa deitu dute urtarrilaren 8rako. Bertan, aldaketak eskatuko dituzte espetxean 30 urtetik gora daramatzaten presoen egoeran; hau da, Ion eta Unai Paroten, eta Jakes Esnalen kasuetan.