Politika -

Diputatuen Kongresua

EAJk 71 zuzenketa aurkeztu dizkie Estatuko aurrekontuei, eta EH Bilduk 30 inguru

Jeltzaleek 270 milioi euro mugitzeko helburua dute datorren urterako kontuetan. EH Bilduk amiantoaren biktimei kalte-ordaina emateko 25 milioi euroko funts bat sortzea planteatu du, besteak beste.

EH Bildu koalizioko diputatuak Kongresuan. Argazkia: EH Bildu
EH Bildu koalizioko diputatuak Kongresuan. Argazkia: EH Bildu
EH Bildu koalizioko diputatuak Kongresuan. Argazkia: EH Bildu

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk 71 zuzenketa aurkeztu dizkie 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei. Besteak beste, ileapaindegiei BEZ % 10era murriztea eta borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei (EPSV) Tobin Tasa ez aplikatzea proposatu dute jeltzaleek.

Guztira, datorren urtean 270 milioi euro inguru mugitzea nahi du EAJk, beste 49 milioi 2023an eta 60 milioi hurrengo ekitaldietan. Lurralde inbertsio, prestazio eta proiektu ezberdinak laguntzeko zuzenketak aurkeztu dituzte jeltzaleek.

Era berean, EH Bildu koalizioak 30 bat zuzenketa partzial aurkeztu ditu. Besteak beste, amiantoaren biktimei kalte-ordaina emateko 25 milioi euroko funts bat sortzea eta Sestaoko Labe Garaia birgaitzeko 3 milioi planteatu ditu koalizioak.

EH Bilduk ohar batean jakitera eman duenez, proposamen-sortak, gehienbat, Industria 4.0 inbertsioak, trenbide zaharkituetako azpiegituren modernizazioa, errepideen hobekuntzak, ekintzak euskal kostaldean, unibertsitateko esparruan plataforma digitalen garapena eta ikus-entzunezko euskal komunikabideen digitalizazioa ditu ardatz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Aurrekontu Orokorrak