Politika -

PARLAMENTO EN LAS ONDAS

EAEko aurrekontuak ez direla "errealistak" esan du oposizioak

Eusko Jaurlaritzak 2022rako prestatu duen aurrekontu proiektua inoizko handiena dela defendatu dute EAJk eta PSEk. EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PP-Cs salatu dute, ordea, soilik % 0,15 handitu dela, 2021eko aurrekontu kontsolidatuarekin alderatuta.

Leixuri Arrizabalaga (EAJ) eta Luis Gordillo (PP-CS), gaur Bilbon.
Leixuri Arrizabalaga (EAJ) eta Luis Gordillo (PP-CS), gaur Bilbon.
Leixuri Arrizabalaga (EAJ) eta Luis Gordillo (PP-CS), gaur Bilbon.

play icon 53:07

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Radio Euskadiko Parlamento en las Ondas saioan irmotasunez defendatu dute EAJk eta PSEk, Eusko Jaurlaritza osatzen duten bi alderdiek, 13.000 milioi baino gehiagoko aurrekontu proiektua. Leixuri Arrizabalaga jeltzaleak uste du aurrekontu zabala dela eta pandemiaren ostean, "Euskadi berrindartzeko eta politika sozialak bermatzeko" balioko duela. Gloria Sanchez sozialistak ere bat egin du iritzi horrekin, "ez baita austeritaterako garaia, gastu publikoa bultzatzekoa baizik".

Oposizioaren iritziz, dena dela, gauzak ez dira dioten bezain oparoak. Oposizioko alderdi nagusi den EH Bilduko Nerea Kortajarenak salatu duenez, "gastu soziala, proportzioan, azken sei urteetako txikiena da". Inbertsio publikoari dagokionez, "zatirik handiena Europako funtsetatik dator baina hemengo funtsei dagokienez, betiko moduan geratu gara".

Elkarrekin Podemos EBk ere diagnostiko bera egin du. David Soto parlamentariak zerbitzu publikoak indartu beharra dagoela defendatu du eta horretarako, beharrezkoa bada, gehiago zorpetu. Ildo horretan, iazko aurrekontu kontsolidatuarekin alderatuz gero, aurrekontua soilik  %0,15 igo dela salatu du. Luis Gordillo, PP-CS koalizioko ordezkariak, bere aldetik, aurrekontuak ez direla "errealistak" ohartarazi du, "errrealistak ez diren datu makroekonomikoekin prestatu" direlako, eta hazkunde aurreikuspenak ez direla betetzen ari gogorarazi du.

Bozeramaile parlamentariek Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziaketa ere izan dute hizpide, baita EAJk eta Espainiako Gobernuak gutxieneko oinarrizko soldataren inguruan egindako akordioa ere. Akordio horri esker, EAJk ez du osoko emendakinik aurkeztuko. Alderdi guztiek begi onez hartu dute akordioa.

Leixuri Arrizabalagak "albiste ona" dela berretsi du baina argitu du orain hasten direla "euskal herritarrei eragiten dieten beste gaiei dagozkien negoziaketak".  Gloria Sanchezek adierazi duenez, berriz, Idoia Mendiak zuzentzen duen departamentuak prest du jada "tramiteak azkartuko dituen araudia".

Elkarrekin Podemos EBko ordezkari David Sotok -Madrilen koalizioan gobernatzen dute PSOErekin- txalotu egin du transferentzia osorik eskuratu izana. Gainera, esan du ez dutela ulertzen zergatik uko egiten zion Escriva traspaso horri.

Luis Gordillo PP-CSk bi gaiak, aurrekontuen negoziaketa eta oinarrizko diru sarrera ez direla lotu behar esan du, "gai ezberdinak dira eta".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PP Ekonomia EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Aurrekontu Orokorrak EAEko Aurrekontuak Nafarroako Aurrekontuak