Politika -

Lan erreforma

Calviño eta Diazekin bilduko da Sanchez, lan erreformaren inguruan Exekutiboaren jarrera finkatzeko

Datorren azaroaren 2an bilduko dira, eta bertan izango dira Ogasuneko, Hezkuntzako eta Gizarte Segurantzako ministroak ere. Komunikazioko Estatu Idazkariak baieztatu duenez koalizio-gobernuaren baitan "akordioa erdietsi da lan erreforma koordinatzeko"

Pedro Sanchez, Nadia Calviño eta Susana Diaz. EFE
Pedro Sanchez, Nadia Calviño eta Susana Diaz.
Sanchezek, Diazek eta Calviñok finkatuko dute lan erreformaren edukia

1:4

Agentziak | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Nadia Calviño eta Yolanda Diaz lehendakariordeekin elkartuko da datorren azaroaren 2an, bai eta Ogasuneko, Gizarte Segurantzako eta Hezkuntzako ministerioko kideekin ere, Exekutiboak elkarrizketa sozialeko mahaiaren bilerara begira jarrerak bateratzeko, "koalizio Gobernuaren akordioaren baitan". 

Komunikazioko Estatu Idazkariak ohar batean azaldu duenez, "akordioa erdietsi da" koalizio-Gobernuaren baitan "lan erreforma koordinatzeko". 

Asteartean Isabel Rodriguez Gobernu bozeramaleak eta Calviñol berak elkarrizketa mahaian Diazen lidergoa aitortu ondotik dator negoziazio formatuen akordioa, nahiz eta biek hala biek ministro sozialistek zuzendutako beste ministeritza batzuen partaidetza ere aldarrikatu duten. 

Haatik, gaur goizean bertan, Italiatik, Yolanda Diazek esan du Sanchezek berak zuzend beharko lukela lan erreformaren inguruko negoziaketa. 

Sanchez, Calviño eta Diazen bilera honetaz gain, Exekutiboak jakitera eman du lan erreformarako elkarrizketa sozialerako mahaia asteazken goizetan bilduko dela. 

Espainiako Gobernuak mahai horretan izango duen ordezkaritzaren buru Joaquin Perez Rey Enpleguko estatu-idazkaria izango da, bai eta Presidenteordetza Ekonomikoko eta Gizarte Segurantzako Ministerioko bi zuzendari nagusi ere; hala ere, aztertzen diren gaien arabera, zeresana izan dezaketen beste ministerioetako ordezkariak bertaratu ahal izango dira.

Asteartero, 17:00etan mahaian Gobernuak izango duen jarrera zehazteko bilera egingo da; bertan izango dira Enpleguko, Ekonomiako eta Gizarte Segurantza eta Pentsioetako estatu-idazkariak ere.

Horiek denak asteazken arratsaldetan bilduko dira berriro, goizeko bileraren nondik norakoak aztertu eta hurrengo bilerarako zereginak koordinatzeko. 

Era berean, garrantziak edo gai jakinen konplexutasun politikoak hala eskatzen duen neurrian, bilerak egingo dituzte Nadia Calviñok eta Yolanda Díazek, ahal dela, Gai Ekonomikoetarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen bilera aurretik ala ondoren, agendak koordinatzea errazagoa izan dadin. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan Erreformaren Legea Politika PSOE Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Yolanda Diaz