Politika -

EPAIKETA

Auzitegi Nazionalak Jurdan Martitegi epaituko du "kale borrokagatik"

Gaur hasiko den epaiketan, bost urteko kartzela zigorra eskatzen dute Martitegiren aurka, 2000n Galdakaoko jaietan izandako gertakarien harira.

Auzitegi Nazionala. Artxiboko argazkia: EITB MEDIA
Auzitegi Nazionala
Auzitegi Nazionala. Artxiboko argazkia: EITB MEDIA

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken honetan hasiko da Auzitegi Nazionalean Jurdan Martitegi euskal presoaren aurkako epaiketa, 2000n Galdakaoko jaietan gertatutako kale borrokako ekintza batekin lotura duelakoan. Bost urteko kartzela zigorra eskatzen dute Martitegirentzat: hiru urtekoa kalte delitu jarraituagatik, eta bi urtekoa, desordena publikoen delituagatik.

Duela 13 urte Auzitegi Nazionalak beste bost lagun zigortu zituen gertakari berberengatik. Orduan, epaimahaiak frogatutzat jo zuen mazoak, makilak eta lehergailuak erabiliz kalteak eragin zituztela Galdakaoko kale nagusian. Aitzitik, beste bederatzi pertsona absolbitu egin zituen.

Martitegi bi asteko epean bigarren aldiz berriro eseriko da akusatuen aulkian. Iraileko azken astean egindako saioan, Fiskaltzaren akordioa lortu eta sei urteko espetxe zigorra onartu zuen. Halaber, 415.489,75 euroko kalte-ordaina eman beharko dio eraikinaren jabeari, kalteak ordaintzeko.

Jurdan Martitegi 2009ko apirilean atxilotu zuten Perpinyà hirian, ETAko kide izatea egotzita, eta preso dago ordutik. 2013an Frantziako Justiziak 16 urteko zigorra jarri zion. Espainiaratu ostean, Auzitegi Nazionalak 139 urteko zigorra ezarri zion Calahorrako Guardia Zibilaren kuartelaren kontrako atentatu batengatik. 

Gaur egun, Gipuzkoako espetxean ari da zigorra betetzen, Martutenen, berriki Madrilgo Soto del Real kartzelatik lekualdatu baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Berriak Politika Galdakao albisteak Bizkaiko albisteak Presoak bideoak ETA gaur Epaiketak argazkiak Eguneko albisteak Eguneko albisteak