Politika -

Mundaka

Mundakako alkatearen kontrako zentsura-mozioak Espainiako Auzitegi Gorenaren babesa du

EAJk Mikel Bilbao independentea taldetik bota zuen iaz, “koordinazio falta” argudiatuta. Alkateak, bere aldetik, salatu du hirigintza-proiektu “irregularrak” egiteko erabili dutela bera.

Mikel Bilbao, artxiboko irudian. Argazkia: EAJ.
Mikel Bilbao, artxiboko irudian. Argazkia: EAJ.
Mikel Bilbao, artxiboko irudian. Argazkia: EAJ.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Bilbao Mundakako alkatearen kontrako zentsura-mozioa tramitatzeko bidea libre du EAJk. Izan ere, Espainiako Auzitegi Gorenak ez du Bilbaoren helegitea onartu; Bizkaiko Lurralde Auzitegia eta EAEko Auzitegi Nagusiak ere bide beretik jo zuten euren epaietan.

Bilbao independente gisa aurkeztu zen jeltzaleen zerrendetan, 2019ko maiatzean. Hala ere, iaz, 2020an, EAJk taldetik bota zuen, "koordinazio falta" argudiatuta. Egun alkate denak, bere aldetik, salatu zuen hirigintza-proiektua irregularrak aurrera eramateko erabili zutela bera.

Ondorioz, zentsura-mozioa berriz aktiba dezakete, baina oraindik ez dute zehaztu noiz egingo duten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Araba Euskal herriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Auzitegi Gorena albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia albisteak Albisteak Gaur Albisteak Mundaka albisteak