Politika -

Primarioak PSE-EEn

Anduezak ostiral honetan aurkeztuko du PSE-EEren idazkari nagusi izateko hautagaitza

Mendiak uko egin ostean, Alderdi Sozialistaren baitan hasieratik ziurtzat eman dute Eneko Anduezak idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztuko duela eta bera izango dela buruzagi berria.

Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EFE
Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusia
Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Alderdi Sozialistak baieztatu duenez, Eneko Andueza Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak ostiral honetan aurkeztuko du Idoia Mendiaren ordezko izateko hautagaitza PSE-EEren idazkaritza nagusian.

Mendiak astelehenean iragarri zuen ez dela PSE-EEko idazkari nagusi izateko primarioetara aurkeztuko. Idazkaritza nagusia uzteko erabakia duela urtebete hartu zuela eta Pedro Sanchezi orduan jakinarazi ziola azaldu zuen. 

Gauzak horrela, Alderdi Sozialistaren baitan hasieratik ziurtzat eman dute Eneko Anduezak idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztuko duela eta bera izango dela buruzagi berria. Alderdiak azaroaren 20an eta 21ean egingo hauteskunde primarioak.

Legebiltzarrean egiten ari diren opor osteko lehen osoko bilkuraren atarian, Eneko Anduezak hitz gutxitan "gaur ez, gaur ez" esan du Euskadi Irratiko mikrofonoen aurrean; izan ere, gaur ez, bihar izango da bere hautagaitzaren aurkezpena Bilbon, eta Idoia Mendiaren babesa ere izango du.

"Betidanik hurbilekoa izan da, lankidetzan aritu gara eta postu garrantzitsua eman nahi izan nion aurreko legealdian", esan du Mendiak, orain arte PSE-EEren idazkari nagusia izan denak.

Idoia Mendiak uste du ''koherentea'' izango litzatekeela Eneko Anduezak PSE-EE gidatzea
Idoia Mendiak uste du ''koherentea'' izango litzatekeela Eneko Anduezak PSE-EE gidatzea
Idoia Mendiak uste du ''koherentea'' izango litzatekeela Eneko Anduezak PSE-EE gidatzea

0:54

Eibarren jaioa, Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen Politika eta Administrazio Zientzietako ikasketak. 17 urte zituela hasi zuen bere ibilbide politikoa, Euskadiko Alderdi Sozialistan eta Euskadiko Gazte Sozialista elkartean afiliatu zenean. Ordiziako Udaleko zinegotzia izan da, aldi baterako, ETAren indarkeriaren presioaren ondorioz bere kargua bete nahi izan ez zuten tokiko zenbait lankideren postua betetzeko. 

Gainera, Gobernuaren Euskadiko ordezkariaren aholkularia izan da, Iñaki Arriolaren Kabineteko burua, eta alkateordea Eibarko Udalean, non tokiko elkarte sozialistaren idazkari nagusia ere izan den.

Ondoren, Batzarkide Sozialisten Taldeko bozeramaile izan da Gipuzkoako Batzar Nagusietan, eta gaur egun Eusko Legebiltzarreko kide da.

Soraya Morla Basauriko zinegotzi ohia ere, hautagai

Soraya Morla Basauriko Udaleko PSE-EEko zinegotzi ohiak ere Idoia Mendia ordezkatzeko hautagaitza aurkeztuko du.

50 urteko zinegotzi sozialista ohia Basaurin jaio da, eta irailaren 27ra arteko epea du bere burua hautagai gisa aurkezteko. Europa Press albiste agentziari egindako adierazpenetan adierazi duenez, bere asmoa da alderdiak "lehengo izaera berriro berreskuratzea" eta EAJrekin dituen gobernu akordioak ez errepikatzea.

"Herritarrentzako beharrezkoak diren gauza puntualak babestu daitezke, baina gure nortasuna izan nahi dugu berriro, diluitzen ari garelako. Gai organikoa da, ez politikena, sozialista guztiok baitugu ideia bat ", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak bideoak PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Eneko Andueza albisteak