Politika -

ETAKO PRESOAK

Paroten martxa bertan behera uzteak elkarbizitza eraikitzeko balio behar duela uste du Urkulluk

Sarek bertan behera utzi du manifestazioa, "konfrontazioa" saihesteko, baina horren ordez ekintzak garatuko dituzte herrietako plazetan "biziarteko kartzela-zigorraren aurka".

Iñigo Urkullu. Irudia: EFE
Iñigo Urkullu
Iñigo Urkullu. Irudia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sarek Henri Parot ETAko presoaren espetxe egoera salatzeko larunbaterako Arrasaten aurreikusita zuen martxa bertan behera uzteko erabakiak "behar-beharrezkoa den hausnarketa" egiteko balio behar duela uste du Iñigo Urkullu lehendakariak, "errespetuan oinarritutako bizikidetza" eraikitzeko.

Urkulluk Donostian egin ditu adierazpenok, Sarek manifestazioa bertan behera utzi zuela jakin ostean, "konfrontazioa" saihesteko. Hala ere, ekintzak garatuko dituzte herrietako plazetan "biziarteko kartzela-zigorraren aurka".

Lehendakariaren ustez, deialdia bertan behera uztea "errespetuan oinarritutako elkarbizitza nola eraikitzen den ikusteko beharrezkoa den hausnarketa batean sakontzeko balio behar duen erabakia da".

Nolanahi ere, eguna "normaltasun osoz igarotzea" espero duela adierazi du. Hain zuzen ere, Voxek protesta egingo du Gipuzkoako udalerrian. PPk ere manifestazioaren harira antolatutako ekitaldi baten deialdiari eutsi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Parot Doktrina Politika EAJ-PNV Donostia Iñigo Urkullu Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Bakea eta adiskidetzea Euskadin Terrorismoaren Biktimak