Politika -

URTEURRENA

Aieteko Adierazpena egin eta 10 urtera "askoz hobeto gaude", Foro Sozialaren arabera

Hamargarren urteurrena dela eta, urriaren 14, 15 eta 16an jardunaldiak egingo dira Donostian eta Baionan, egiteke dauden aurrerapenak eta erronkak aztertzeko. Besteak beste, Juan Jose Ibarretxek eta Quinn Torrak parte hartuko dute.

Agus Hernan eta Anais Funosa Foro Sozialeko ordezkariak, jardunaldien aurkezpenean. Irudia: EFE
Agus Hernan eta Anais Funosa Foro Sozialeko ordezkariak, jardunaldien aurkezpenean
Agus Hernan eta Anais Funosa Foro Sozialeko ordezkariak, jardunaldien aurkezpenean. Irudia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foro Sozial Iraunkorrak baieztatu duenez, Aieteko Bake Adierazpena egin eta 10 urtera, "askoz hobeto gaude". ETAri indarkeria uzteko eskatu zioten bertan, eta adierazpena argitaratu eta hiru egunera etorri zen ETAren erantzuna, indarkeria uzteko erabakia hartua zuela iragarri zuena.

Adierazpenaren hamargarren urteurrenaren harira, Agus Hernan eta Anais Funosa Foro Sozial Iraunkorreko ordezkariek jardunaldi batzuk aurkeztu dituzte ostegun honetan Donostian, urriaren 14, 15 eta 16rako, Berghof Fundazioarekin eta Conciliation Resources elkartearekin elkarlanean.

Agus Hernan Foro Sozial Iraunkorreko bozeramaileak azpimarratu duenez, Aieteko Adierazpenak "bidea ireki zion Euskadin bakea lortzeko agertoki berri bati". Bere ustez, "duela 10 urte, 2016an Foro Soziala sortu zenean eta duela urtebete baino askoz hobeto gaude".

Hala ere, orain "erronkak" biktima guztiei egia aitortzea eta erreparazioa ematea, espetxe politika normalizatua lortzea eta memoria kritiko inklusiboa lortzeko urratsak ematea direla esan du.

Hernanen arabera, Aieteko Adierazpenaren hamargarren urteurrena "aukera garrantzitsua da mundu berri honetan bakearen erronkak eztabaidatu eta euskal prozesuaren irakaspen eta erronkei buruz hausnarketa egiteko".

Donostiako jardunaldien egitaraua

Jardunaldiak urriaren 14an, osteguna, hasiko dira, Aieten, 16:30ean, Martin Griffith Giza Gaietarako idazkariorde nagusi eta Nazio Batuen Larrialdi Sorospenaren koordinatzailearen eskutik, 'Covid 19 osteko aroan bakea lortzeko erronkak' izena izango duen hitzaldi batekin.

17:30ean, 'Bake prozesuen garapena azken hamar urteetan' izeneko mahai-ingurua izango da. Jonathan Powell Interer/Mediate zentroaren sortzaile eta zuzendariak, Brian Currin abokatu eta bitartekariak, Teresa Whitfield NBEko DPPAko Politika eta Bitartekaritza Dibisioko zuzendariak eta Sergio Jaramillo Kolonbiako Bakerako goi komisario ohiak parte hartuko dute.

Ostiralean, 10:00etan hasiko da jardunaldia Donostiako Kursaalean, 'Euskal bake prozesuaren irakaskuntzak' mahai-inguruarekin. Bertan, Andy Carl bitartekaria, Veronique Dudouet Gatazkak Konpontzeko doktorea eta Lokarriko koordinatzaile ohia eta Paul Rios Aieteko Konferentziaren antolatzaileetako bat izango dira.

Ondoren, 11:30ean, Kursaalean 'Euskal Bake prozesuaren erronkak' aztertuko dituzte Brian Currin, GALen biktima Carmen Galdeano eta Agus Hernanekin. 18:00etan, 'Gatazken eraldaketa demokratikoa' mahai-ingurua egingo dute Juan Jose Ibarretxek, Quinn Torrak, Gure Esku Dago plataformako Amalur Alvarezek eta Jordi Cuixar Omnium Culturaleko presidenteak.

Foro Sozial Iraunkorreko bozeramaileak azaldu duenez, ostegun honetan Donostian egingo diren jardunaldien berri eman ostean, laster Baionan izango denaren xehetasunak emango dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Donostiako informazioa Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba EAE ETA gaur Baionako bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak