Politika -

Terrorismoa

Terrorismoa garaitzeko, "iraganetik ikasi" eta etorkizunera begiratzeko deia egin du Chivitek

Nafarroako Gobernuko presidentea Tuteran izan da larunbat honetan, ETAren terrorismoaren biktimen omenez eraikitako oroigarriaren inaugurazio ekitaldian. Bertan, Elkarbizitzarako Plan Estrategikoaz aritu da.

Maria Chivite, oroitarriaren inaugurazio ekitaldian. Argazkia: EFE
Maria Chivite, oroitarriaren inaugurazio ekitaldian
Maria Chivite, oroitarriaren inaugurazio ekitaldian. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Chivitek, Nafarroako Gobernuko presidenteak, "terrorismoa garaitzeko, iraganetik ikasita etorkizunera begiratzeko" beharraz aritu da larunbat honetan. Tuteran izan da, ETAren terrorismoaren biktimen omenez eraikitako monumentuaren inaugurazio ekitaldian.

Bertan, lehenengo Elkarbizitzarako Plan Estrategikoaz aritu da Chivite, plana "berdintasuna, askatasuna, demokrazia eta aniztasunaren" balioetan oinarritu dutela azalduz.

"Pairatutako terrorismoak herri bezala batzeko balio dezala. Etorkizunera begiratu behar dugu, beldurrik gabe eta gorrotorik gabe", erantsi du presidenteak.

Gainera, presoen ongietorriak kritikatu ditu Chivitek, baita "hiltzaileen ekintzak goratzen dituzten" pintadak ere. Hala, espainiar Gobernuko Barne Ministerioari bere konpromisoa agertu dio Foru Gobernuko buruak, "kale eta plazetako indarkeria murriztuko duen legedia" bultzatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Terrorismoaren Biktimak María Chivite