Politika -

KORONABIRUSA

Euskadik bosgarren uhin pandemikoa gainditu du, lehendakariaren arabera

Urkulluk uste du ikasturte berriari joera positiboarekin emango zaiola hasiera, hirugarren lauhilekorako helburu berriak proiektatzea ahalbidetzen duen oinarriarekin.

Iñigo Urkullu. EITB Mediaren artxiboko irudi bat
Iñigo Urkullu.
''Datozen hilabeteetarako helburua intzidentzia tasa 60tik behera kokatzea da''

0:40

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak ziurtatu duenez, Euskadik bosgarren uhin pandemikoa menderatzea lortu du, baina, egungo agertokia hobea izan arren, "errealismo, konpromiso eta erantzukizun jarrera berari eutsi behar diogu", birusaren aurkako borroka irabazi ahal izateko, erantsi du.

Jaurlaritzak astearte honetan ekin dio berriro ikasturte politiko berriari, udako oporretatik itzuli ostean, Donostiako Miramar Jauregian egin ohi duten bilerarekin. Espero zen bezala, heldu beharreko gai nagusia covid-19aren pandemia izan da.

Lehendakariaren arabera, uda honetan, Euskadin eta Europa osoan "uhin pandemiko berri bati aurre egin diogu", eta hori, bere ustez, guztion ahaleginari esker izan da.

Horrela, ikasturte berria joera positiboarekin hasiko da, "hirugarren lauhilekorako helburu berriak proiektatzeko aukera ematen digun oinarriarekin, Bizi Berri IV Planak eta covid-19aren pandemia Kudeatzeko Neurrien Legeak ezartzen dutenaren esparruan", gaineratu du.

Datozen hilabeteetako helburua intzidentzia metatuaren tasa 60tik behera kokatzea eta egonkortzea dela azpimarratu du, hau da, "1. alerta-mailan mantentzea". Ildo horretan, datozen asteetarako hiru helburu finkatu ditu: intzidentzia-tasa 300etik behera kokatzea; ZIU okupazioa 1. agertokiko zifra baxuenetara murriztea; eta pauta osoa dutenen txertaketa-estaldura % 85era zabaltzea.

Ikastetxeetako ikasturte berriari dagokionez, lehendakariak uste du nahiz eta abiapuntua iaz baino hobea izan, zuhurtzia eta prebentzioa areagotu behar direla. Atzo bertan, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak adierazi zuenez, irailean ikasgeletara bueltatzeko aurreikusita dagoen protokoloa iazkoaren "oso antzekoa" izango da.

Bestalde, lehendakariak autogobernuaren defentsa eta Autonomia Estatutua osorik betetzea aldarrikatu du, baita "eskumenen higadurari" aurre egitea ere "autogobernua defendatuz eta hartan sakonduz, egueneratze bat oinarri hartuta".

Bere ustez, Autonomia Estatutua onartu eta 41 urtera, eta "testuinguru politiko guztiz ezberdin batean, gizarte erabat ezberdin baten aurrean", autogobernu aitortuak "gaurkotzea eta sakontzea merezi du".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Osakidetza berriak Bizkaiko albisteak Gipuzkoa Araba EAE albisteak Gaixotasunak albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak gaur Medikuen albisteak Erizaintza albisteak Sendagaiak albisteak Txertoak albisteak Koronabirusaren olatua gaur