Politika -

Delitu fiskalak

Urtebete da Espainiako errege emerituak Abu Dhabira ihes egin zuenetik

Atzerrian egindako negozioetan deliturik egin ote zuen ikertzen jarraitzen du Auzitegi Goreneko Fiskaltzak. Gaur egun, ez dago jakiterik noiz itzul daitekeen Espainiara, baina aurreikus daiteke ez duela egingo ikerketa irekita dagoen bitartean.

Felipe VI erregea Juan Carlos I emerituaren ondoan. Artxiboko irudia: EFE.
Felipe VI erregea Juan Carlos I emerituaren ondoan. Artxiboko irudia: EFE.
Felipe VI erregea Juan Carlos I emerituaren ondoan. Artxiboko irudia: EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos Espainiako errege emerituak 12 hilabete daramatza Abu Dhabin (Arabiar Emirerri Batuak), atzerrian egindako negozio irregularrak direla eta Espainiatik alde egin ostean. Auzitegi Goreneko Fiskaltzak horiek ikertzen jarraitzen du, deliturik egin ote zuen argitzeko. Horri ekin zioten 2014ko ekainean abdikatu zuenean bortxaezin izateari utzi zionean.

Ihes egin eta urtebetera, ez dago jakiterik errege emeritua noiz itzuliko den. Baina, Felipe VI.ari agur esateko gutunean aldi baterako joateaz hitz egiten zuen, bere bizitza pribatuko "iraganeko zenbait gertakarik" publikoki izandako oihartzunengatik.

Kontuak horrela, Juan Carlosek itzultzeko nahia berretsi die ingurukoei, baina Fiskaltzak ikerketak egiten jarraitzen duen bitartean bueltatzeko baldintzak ez direla emango onartu du.

Ikerketa nagusia Mekako abiadura handiko trena eraikitzeko obrei lotuta dago; izan ere, ustez, errege emerituak 65 milioi euro jaso zituen komisioetan. Beharrak egiteko ardura Espainiako enpresen partzuergo batek hartu zuen, eta 2012an haren laguna zen Corinna Larseni eman zion dohaintzan.

Fiskaltzak zalantzak ditu, halaber, deklaratu gabeko dohaintzak jaso eta paradisu fiskaletan funtsak ezkutatu ote zituen ala ez.

Aldi berean, Ogasun Saila ikuskatzen ari da ea emerituak betetako bi erregularizazio fiskalak legearekin bat datozen.

Lehenengoa abenduan kitatu zuen, 678.393 euro ordainduta, gastu pertsonaletarako Allen Sangines-Krause enpresari mexikarrak emandako diruagatik.

Otsailean, bigarren zerga-aitorpena aurkeztu zuen, 4,3 milioi eurokoa, Alvaro de Orléans lehengusuak administratutako Zagatka Fundaziotik jasotako diruarekin bidaia eta gastu pertsonalak ordaintzeagatik. Bigarren erregularizazio hori kitatzeko bere lagun enpresarien laguntza izan zuen.

Bi kasuetan, Ogasunarekiko zorra borondatez kitatu zuen, delitu fiskala leporatzea saihesteko.

Inork ez daki noiz itzuliko den Espainiara

Ez Errege Etxeak, ezta Gobernuak ere, ez dute esan noiz itzul daitekeen, baina Exekutiboak behin baino gehiagotan esan du "nahi duen unean" itzul daitekeela, oraingoz akusazio judizialik ez duelako eta Fiskaltzaren esku jartzeko borondatea agertu duelako, beharrezkoa izanez gero.

Abu Dhabira iritsi zenetik, errege emeritua hiru laguntzailerekin dago; horien gastuak, Errege Etxeak eskatuta, Ondare Nazionalak ordaintzen ditu, estatuburu ohia delako.

Juan Carlos I.ak ohorezko errege titulua mantentzen du, eta Errege Familiako kide izaten jarraitu. Hala ere, Felipe VI.ak bere herentziari uko egin eta Estatutik jasotzen zuen diru kopurua kendu zion (2020an 161.034 euro jasotzeari utzi zion).

Unidas Podemosek eta Pedro Sanchezen Gobernuko beste kide batzuek Juan Carlos I.aren negozioei buruzko ikerketa batzorde bat sortzeko eskaerak aurkeztu dituzte Kongresuan, baina PSOEk, PPk eta Voxek proposamen horien aurka egin dute beti.

Urtebete da Juan Carlos I.a Abu Dhabira joan zela, iruzur fiskalen salaketetatik ihesi
Urtebete da Juan Carlos I.a Abu Dhabira joan zela, iruzur fiskalen salaketetatik ihesi
Urtebete da Juan Carlos I.a Abu Dhabira joan zela, iruzur fiskalen salaketetatik ihesi

1:20
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Juan Carlos I.a Espainiako Felipe VI.a Delituak Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak