Politika -

Eusko Jaurlaritza

Lehendakaria presidenteen biltzarrean izango da, Kontzertuaren batzorde mistoa deitu ondoren

Ostegun honetarako batzorde mistoa deitu ostean, eta batzarrean eztabaidatu beharreko gai "garrantzitsuak" kontuan hartuta, besteak beste, covid-19 pandemiaren egoera, txertaketa prozesua eta Europako funtsak, joatea erabaki du Urkulluk.

Iñigo Urkullu lehendakaria. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Iñigo Urkullu lehendakaria. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Urkullu: ''Orain arte Gobernuarekin hitzartu gabe zeuden zerga batzuk adostuko ditugu''

2:32

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakaria erkidegoetako presidenteen biltzarrera joango da azkenean, ostegun honetarako Kontzertu Ekonomikoaren batzorde mistoa deitzea lortu ondoren, zenbait zerga adosteko helburuarekin.

Urkullu Arabako Teknologia Parkean izan da, Gasteizen. Salamancako bileran parte hartzeko erabakiaren berri eman du bertan. Batzorde mistoa deitu ostean, eta batzarrean eztabaidatu beharreko gai "garrantzitsuak" kontuan hartuta, besteak beste, covid-19 pandemiaren egoera, txertaketa prozesua eta Europako funtsak, joatea erabaki du EAEko buruzagiak.

Eneko Andueza eta Idoia Mendia sozialistek Urkulluk goi-bilera horretan parte hartzearen "garrantzia" azpimarratu dute aste honetan, "euskal herritarren interesak defendatzeko". Are gehiago, adierazi dute, kontutan hartuta "Euskadiren etorkizun hurbilerako oso garrantzitsuak diren gaiak" jorratuko direla.

Bere aldetik, Generalitateko presidente Pere Aragonesek baieztatu du ez dela Konferentzian izango. Horren harira, Patricia Plaja Kataluniako Gobernuko bozeramaileak gogoratu du Generalitateko presidenteak Pedro Sanchez Gobernuko presidentearekin duen harremana "aldebikoa" dela, "ez aldeaniztuna".

Kontzertuaren batzorde mistoa

Adostutako batzorde mistoaren bileran, Urkulluk azaldu duenez, hitz egingo dute transakzio digital gisa edo, Europak hala aginduta, Espainiako Gobernuak ezarritako zerga batzuen inguruan.

"Kasu honetan, Kontzertu Ekonomikoari dagokionez, guztiz beharrezkoa zen EAEko Administrazioarekin adostea, Eusko Jaurlaritzarekin edo aldundiekin, horiek baitira batzorde horretan ordezkaritza dutenak", gaineratu du.

Estatu mailan indarrean sartu diren 3 zerga berri foru aldundiek kudeatuko dituzte
Estatu mailan indarrean sartu diren 3 zerga berri foru aldundiek kudeatuko dituzte
Estatu mailan indarrean sartu diren 3 zerga berri foru aldundiek kudeatuko dituzte

1:8

Aldebikotasuna

"Iaz bizi izan genuen antzeko egoera da oraingoa, Presidenteen Konferentzia egiteko bezperan", onartu du, eta ministro berriekin osatutako Gobernu berriari eta presidenteari eskatu die "aldebikotasunaren interpretazioa beste modu batean landu dezatela".

"Iaztik gaurdaino" aldebikotasun hori nola landu den deitoratu ostean, jarrera hori aldatzeko eskatu du lehendakariak. Hori dela eta, "Kontzertu Ekonomikoari errespetua" azpimarratu du batzorde mistoa osatzeko akordioarekin, eta "Gernikako Estatutua betetzeke" dagoela gogorarazi du.

Hori dela eta, transferitzeke dauden gaiak Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuko bozeramaile eta Lurralde Politikako ministroarekin berriro martxan jartzea espero du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Kontzertu Ekonomikoa Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak Eneko Andueza gaur Idoia Mendia albisteak