Politika -
Biografia
Joseba Arregiren biografia
EAJko kide zela Eusko Jaurlaritzako sailburu eta bozeramaile izan zen, baina legebiltzarkide izan ostean, partidua utzi zuen estrategiarekin bat egiten ez zuelako.
eitb media
Joseba Arregi (Andoain, 1946 - Zarautz, 2021) EAJko politikari garrantzitsua izan zen bi hamarkadaz, eta kargu garrantzitsuak izan zituen Jaurlaritzan. Baina XXI. mendeko hasieran alderdia utzi zuen desadostasun estrategikoengatik.
Arregi apaiza izan zen eta Teologia ikasketak egin zituen 1982an Euskararen Aholku Batzordeko presidente izan aurretik.
Orduan hasi zuen bere ibilbidea erakundeetan, eta EAJn sartu zen. Hala, 9 hilabete soilik iraun zuen Carlos Garaikoetxearen bigarren gobernuan parte hartu zuen.
Dena den, 1987tik 1995era izan zituen ardura garrantzitsuenak, Kultur sailburu eta Jose Antonio Ardanza lehendakariaren Eusko Jaurlaritzako bozeramaile izan zenean.
Ordutik 2001era arte, EAJren legebiltzarkide izan zen. Ondoren politikatik aldentzen hasi zen, eta alderdia utzi zuen 2004an, desadostasunengatik.
Arregi ezker abertzalearekin akordioak egitearen aurka zegoen, eta gogor kritikatu zuen Lizarrako Akordioa, besteak beste.
Ibilbide politikoa amaitu ostean, sailburu ohia Soziologia irakaslea izan zen EHUn 2011ra arte. Irakaskuntza utzi zuenean, zenbait hedabidetan politikaz hitz egiten eta idazten jarraitu zuen.
Lau sari jaso zituen (Rikardo Arregi saria 1996an, Jose Luis Lopez de la Calle Fundazioarena 2002an, Maite Torrano Fundazioarena 2004an eta Coviterena 2011n), eta euskal gatazkari buruzko liburuak ere idatzi zituen (Euskadi invertebrada, El terror de ETA. La narrativa de las víctimas, etab).