Politika -

Indultuak

Kataluniako preso independentistak gaur aterako dira kartzelatik

Bederatzi politikariak eguerdian utziko dituzte aske. Generalitateko ordezkariek harrera egingo diete espetxe-atarian.

Jordi Sanchez baimenarekin espetxetik atera zenean. Artxiboko argazkia: EFE
Jordi Sanchez baimenarekin espetxetik atera zenean. Artxiboko argazkia: EFE
Buruzagi independentistak asteazken honetan aterako dira espetxetik

1:21

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Preso independentista katalanak asteazken eguerdian aterako dira espetxetik, eta Generalitateko ordezkariek eta diputatuek harrera egingo diete.

Espainiako Gobernuak indultuak onartuta, kaleratzeak gauzatzeko agindua asteazken goizean argitaratuko dute Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta, ondoren, Auzitegi Gorenak bederatzi politikariak libre uzteko autoak sinatuko ditu.

Alderdi independentistek zehaztu dutenez, 12:00etan aterako dira kartzelatik, eta adierazpenak egingo dituzte espetxe-atarian.

Espainiako Gobernuak onartutako indultua partziala eta baldintzatua da; izan ere, kartzela-zigorra barkatu arren, Gorenak ezarritako gaitasungabetze zigorra osorik bete beharko dute, eta, ondorioz, 9 eta 13 urte bitartean kargu publiko izatea galarazita izango dute.

Halaber, 3-6 urtean beste delitu larririk eginez gero, indultua bertan behera geratuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Presoak Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak Kataluniako prozesua zuzenean