Politika -

PP

"Indultuak lotsagarriak dira", oihu egiteko Colonen izango dela esan du Iturgaizek

EAEko PPren presidenteak Euskadiko Belaunaldi Berrien ekitaldi bati amaiera eman dio Gasteizen. "Espainiarekin eta espainiarrekin jolasten ez" dela argi uzteko Madrilera joango dela adierazi du.

Carlos Iturgaiz Euskadiko PPren presidentea. Argazkia: EFE
Carlos Iturgaiz Euskadiko PPren presidentea.
Carlos Iturgaiz Euskadiko PPren presidentea. Argazkia: EFE

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Iturgaiz Euskadiko PPren presidentearen hitzetan, "Espainiaren batasuna inporta zaie", eta horregatik igande honetan Madrilgo Colon plazan egin beharreko elkarretaratzean izango dira, "Sanchezen indultuak kolpista kataluniarrei lotsagarriak, immoralitatea, direla ozen" oihu egiteko.

Iturgaizek Euskadiko Belaunaldi Berrien ekitaldi bati amaiera eman dio Gasteizen. Beatriz Fanjul PPko gazte erakundearen presidenteak ere hitza hartu du.

Moncloan jarraitzeko helburuarekin Pedro Sanchezen Gobernuak Espainia "hautsi" nahi duten guztiei "ordaintzen" ari zaizkien "truke letrak" kritikatu ditu PPko buruzagiak.

Iturgaizen ahotan, "Bilduren bost botoren truke ETAko bost hiltzaile ostiralero lekualdatzen dituzte" eta "indultu lotsagarrien" bidez Kataluniako independentisten babesa bilatzen ari dira. Era berean, EAJk Sanchez babesten jarraitzea salatu du PPko ordezkariak, nahiz eta "askotan" haren erabakiak Euskadiren interesen aurkakoak izan.

"Gorrotoz eta amorruz beteriko erradikalen tribuak soberan daude"

"Espainiarekin eta espainiarrekin jolasten ez" dela argi uzteko Euskadiko PP igande honetan Madrilera joango dela adierazi du Iturgaizek.

Bestalde, "Euskadiko kaleak demokratenak dira, ez gorrotatzen dutenenak", ziurtatu du PPko buruzagiak. "Erradikalen ghettoak" suntsitzeko lanean jarraituko dutela azpimarratu du.

Euskadin "gorrotoz eta amorruz beteriko erradikalen tribuak soberan daude", esan du, Iñaki Garcia Calvo Gasteizko PPren zinegotzia aurrean. Maiatza amaieran Calvori eraso egin zioten, Arabako hiriburuan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika PP Kataluniako erreferenduma Espainia Pedro Sánchez Euskadiko PP Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Madril Vox Kataluniako prozesua zuzenean Carlos Iturgaiz Amnistia Legea