Politika -

PSN-PSOE

Chivitek esan du Nafarroak aurrera egingo duela "UPN hor egonda ere"

Nafarroako Gobernuko presidenteak bere burua PSN-PSOEren idazkari nagusi izateko berriro aurkeztuko duela iragarri du, alderdiaren eskualde batzarrean.

María Chivite, eskualde batzarrean. Argazkia: @PSNPSOE
María Chivite, eskualde batzarrean
María Chivite, eskualde batzarrean. Argazkia: @PSNPSOE

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak legeladi honetan egiten ari den kudeaketaren balorazio positiboa egin du Maria Chivite Foru Erkidegoko presideak eta PSNko idazkari nagusiak, alderdi sozialista "bide onetik" doala baietsiz. Datozen bi urteei begira, presidenteak esan du itxaropentsu daudela, eta Nafarroak aurrera egingo duela "UPN hor egonda ere".

"Somos la izquierda. Ezkerra gara", "Hacer, sentir, vivir, Navarra" eta "La Navarra que hacemos" lelopean, PSNk eskualde batzarra egin du gaur Iruñean, indarkeria matxistaren kontrako minutu bateko isilunearekin hasita.

Gainera, Fabricio de Potestadek, PSNren presidenteak, Foru Erkidegoak alderdi "indartsu, bateratu, aktibo eta parte hartzaile" bat behar duela azpimarratu du. Gero, Chivitek lekukoa hartu dio, antzeko aldarrikapena eginez.

Berriz aurkeztuko du bere burua

Maria Chivitek batzarrean jakinarazi duenez, berriz aurkeztuko du bere burua PSN-PSOEren idazkari nagusia izateko, inoiz baino "gogo eta ilusio" handiagoarekin.

Txalo artean hartu dute iragarpena ekitaldiko partaideek, Baluarteko auditorioan.

Hautagaitza berretsi ostean, atzera begiratzeko beharraz aritu da Nafarroako presidentea, "nondik gatozen ikasi eta urte gutxi hauetan lortutakoari balioa emateko". Gero, 2014an bere burua lehen aldiz eskaini zuenean, alderdiak une latzak bizi zituela gogorarazi du, baita orduan hasitakoari ekiteko "motibazio handiagoa" duela azaldu ere.

Euskarari aipamena

Legealdi hasieran onartutako Ikurren Legeaz ere aritu da Chivite bere hitzaldian, "nafarren gehiengoak" bizi duen errealitateari erantzuteko sortu zutela azalduta.

Gainera, euskara "babestu eta errespetatu" egin behar dela esan du, "beti ere ikastea eta erabiltzea norberaren erabaki askea dela kontuan izanda".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSN Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua María Chivite