Politika -
Heriotza
Francisco Egea PSE-EEko sailburu ohia hil da
Justizia eta Ekonomia sailburua izan zen Jose Antonio Ardanza lehendakariaren gobernuetan. Lizarra-Garaziko Itunaren garaian politika uztea erabaki zuen.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Francisco Egea Eusko Jaurlaritzako sailburu sozialista ohia hil da ostiral honetan, PSE-EEk jakinarazi duenez.
Justizia eta Ekonomia sailburua izan zen Jose Antonio Ardanza lehendakariaren gobernuetan. Lizarra-Garaziko Ituna egin zenean, sailburu sozialistek dimisioa eman zuten. Egeak politika utzi zuen orduan, eta enpresa pribatuan hasi zen lanean.
Horrez gain, Jesus Egigurenek eta Arnaldo Otegik Elgoibarko Txillarre baserrian izan zituzten bileretan parte hartu zuen. Horren harira, Otegik mezu bat idatzi du sare sozialetan, Egea "elkarrizketaren eta bakearen aldeko apustu zintzoa egin zuen lehena" izan zela azpimarratuta.
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak esan du "herritarren agindura" aritu zela beti, "adiskidetzearen alde, Gobernutik eta diskrezioz".
Ildo berean, Euskadiko Alderdi Sozialistak erantsi du euskal gizarteak egun bizi duen egoera Egeak egindako lanari esker ere badela.