Politika -

Bozak Akitania Berrian

Hauteskundeak, "ondorio zuzenak" izango dituen "test handia" Macronentzat

Akitania Berria eskualdeko hauteskundeen emaitzek "ondorio zuzena izan dezakete" Euskal Y proiektuarentzat, gaur egun EAEn egiten ari den "inbertsio handienarentzat".

Alain Rousset Akitania Berriko presidente sozialista. Argazkia: Franck Dolosor
Alain Rousset Akitania Berriko presidente sozialista.
Akitania Berria eskualdeko hauteskundeak, ekainaren 20an eta 27an

4:57

Franck Dolosor | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Euskal Herria hauteskunde kanpainan murgildua dago ekainaren 20 eta 27an Akitania Berria eskualdeko Asanblada eta Pirinio Atlantikoetako departamenduko kontseilua berrituko direlako.

Franck Dolosor ETBko kazetariak bere blogean azaldu duenez, urtebete baino gutxiago falta da hauteskunde presidentzialak eta legegileak ospatzeko Frantzian, 2022ko udaberrian. "Test handia" izanen da, beraz, Emmanuel Macron Errepublikako presidentea eta "Errepublika Martxan" bere mugimenduarentzat.

Akitania Berria eskualdeko hauteskundeen emaitzek "ondorio zuzena izan dezakete" Euskal Y proiektuarentzat, gaur egun EAEn egiten ari den "inbertsio handienarentzat". Irundik iparraldera nolako konexioa izanen den Akitania Berria eskualdeko kontseiluaren esku dago, hein batean, gogorarazi duenez.

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdearen osaketan ere "ondorioak" daude, erantsi duenez. Hendaian kokatua den erakundeak mugaz gaindiko proiektuak eta formakuntzak sustatzen ditu.

Akitania Berria Frantziako estatuko eskualde zabalena da Hendaiatik Futuroscope parkeraino (Poitiers) hedatzen baita eta sei milioi biztanle biltzen dituelako. Bordelen dagoen eskualdeko kontseiluak 183 ordezkari biltzen ditu garapen ekonomikoa, hurbileko garraio publikoak, formakuntza profesionala, lizeoak eta ikerketa sustatzeko, besteak beste. Aeronautika, nekazaritza, ardogintza eta turismoak pisu handia daukate.

Akitania Berria eskualdeko hauteskundeetan zortzi zerrenda lehiatuko dira aurten. Alain Rousset gaur egungo presidente sozialistak (70 urte) bere burua berriz aurkeztu du bosgarren legealdian agintzeko asmoarekin. Inkesten faboritoa da bai, baina hurbil-hurbil dauka eskuin muturra. Inork ez badu gehiengorik lortzen hautagai bozkatuenek bigarren itzulia egin beharko dute.

Alain Rousset Akitania Berriko presidente sozialista. Argazkia: Franck Dolosor

IFOP inkesta:

Alain Rousset (Alderdi Sozialista) % 25Edwige Diaz (Rassemblement National) % 24Geneviève Darrieussecq (Errepublika Martxan) % 19Nicolas Florian (Errepublikarrak) % 14Nicolas Thierry (Berdeak) % 11Clémence Guetté (France Insoumise) % 5Eddie Puyjalon (Mouvement ruralité) % 3Guillaume Perchet (Lutte Ouvrière) % 1

Hautagaien artean euskal ordezkariak daude, besteak beste, PS zerrendan Mathieu Bergé Baionako zinegotzia, Frédérique Espagnac senataria, Andde Sainte Marie independentea-Abertzaleen Batasuneko bozeramaile ohia.

Darrieussecqen zerrendan: Kanboko alkatea eta Yves Ugalde Baionako kultura alkate ordea.

Eskuindarren artean, Maider Arosteguy Miarritzeko alkatea eta Sylvie Durruty Baionako lehen alkate ordea. Ekologisten taldean Sophie Bussière abokatu lapurtarra, Tote Elizondo laborari urruñarra eta Alice Leiziagezahar, gaur egungo eskualdeko kontseilaria.

Andde Sainte Marie: "A plana Berdeekin bat egin eta ezkerretik gehiengoa osatzea da"
Andde Sainte Marie: "A plana Berdeekin bat egin eta ezkerretik gehiengoa osatzea da"
Andde Sainte Marie: "A plana Berdeekin bat egin eta ezkerretik gehiengoa osatzea da"

15:4

Leiziagezahar: "Alderdi guztietan aipatzen dute ekologia, baina aplikatu ez hainbeste"
Leiziagezahar: "Alderdi guztietan aipatzen dute ekologia, baina aplikatu ez hainbeste"
Leiziagezahar: "Alderdi guztietan aipatzen dute ekologia, baina aplikatu ez hainbeste"

18:42
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Iparraldea berriak Paris azken albisteak Frantzia albisteak Baionako bideoak Maule argazkiak Donibane Garazi Hendaia Ipar Euskal Herriko Hauteskundeak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Macron azken ordukoa Zuberoa Lapurdiko azken ordua Nafarroa Beherea