Politika -

EUSKO LEGEBILTZARRA

Pandemia kudeatzeko legean isunak murriztu izana azpimarratu du Elkarrekin Podemosek

Hain zuzen ere, EAJren eta PSE-EEren legearen izaera zigortzailea omen zen akordiorako oztopoetako bat. Jeltzaleek eta sozialistek, bere aldetik, hiruko akordioa txalotu dute.

Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos-IU)
Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos-IU)
Gorrotxategi: ''Esparru zigortzailearen murrizketa nabarmena lortu dugu''

8:25

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pandemiari aurre egiteko legea onartzeko EAJrekin eta PSE-EErekin lorturiko akordioaren nondik norakoak azaldu ditu gaur Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Legebiltzarrean. Koalizio moreak azaldu duenez, hasierako proiektuan aurreikusten ziren isunak murriztea, gizarte zibilari protagonismoa handiagoa ematea eta kontrol parlamentarioa areagotzeko neurriak adostu dituzte.

Atzo pandemiari aurre egiteko legea onartzeko akordioa iragarri ondotik, gaur azalpenak ematera agertu da Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioko bozeramailea.

Akordioa "garrantzitsua eta zintzoa" dela adierazi du Miren Gorrotxategik. Azaldu duenez, hasiera batean legeak aurreikusitako zigorrak "nabarmen" murriztea lortu du koalizio moreak, eta hori zen hain zuzen ere akordiorako oztopo nagusietako bat.

Zigorren atala murrizteaz gain, arau haustea berriro egiten duenaren kontzeptua ere desagertuko omen da testu berrian.

Gauzak horrela, behin baino gehiagotan maskararik gabe harrapatzen dituztenentzat ez da zigor handiagorik egongo. Miren Gorrotxategiren hitzetan, "pedagogiaren alde egin behar da eta ez zigorraren alde". "Ezin dugu erantzukizun osoa herritarren gainean utzi", gaineratu du.

Elkarrekin Podemos-IUren beste ekarpenetako bat gizarte zibilaren parte hartzea izan da. Hezkuntza eta osasuna jarri ditu adibide gisa Gorrotxategik. Esaterako, ikastetxeak itxi behar diren edo ez erabakitzeko organoetan hezkuntza komunitateak parte hartuko du eta berdin gertatuko da osasun publikoaren aldeko plataformekin Osakidetza indartzeko foroetan.

Bestalde, kontrol parlamentarioa areagotzea adostu dute. Gorrotxategiren esanetan, Osasun sailburuak edo dagokionak behar den guztietan agertu beharko duela Eusko Legebiltzarrean eta "ez bakarrik" datu epidemiologikoen berri emateko, baita "egoera ekonomikoa eta soziala" azaltzeko ere.

Amaitzeko, esan du onena lege hau inoiz aplikatu behar ez izatea bada ere, datorrenaren aurrean "prest" egon behar dela.

Akordioa "ardura ariketa eraikitzaile" baten emaitza dela nabarmendu du EAJk

Elkarrekin Podemos-IUrekin erdietsitako akordioa txalotu du EAJk, "ardura ariketa eraikitzaile" baten emaitza dela iritzita. Gaineratu duenez, osasun krisiari "premiazko" erantzuna ematen dio eta legeari "berme gehiago" ematen dizkio.

Luis Javier Telleria EAJko legebiltzarkideak eskerrak eman dizkio Elkarrekin Podemos-IUren "borondatea" eskertu du.

Beste alderdi politiko batzuek izandako jarreraren aurrean, Elkarrekin Podemos-IUk egindako ariketa praktikoa balioan jarri du. Ordezkari jeltzalearen esanetan, koalizio moreak "bere botoak baliatu ditu" akordioaren ostean "indartuta" aterako den lege baten edukia aldatzeko.

Bestalde, Telleriak gogora ekarri du beste hainbat lege proposamen ere izapidetze fasean daudela. Horren aurrean, deia luzatu die eurekin batera lan egin nahi duten guztiei.

EAJk azpimarratu du akordioa ''ardura'' ariketa baten emaitza dela
EAJk azpimarratu du akordioa ''ardura'' ariketa baten emaitza dela
EAJk azpimarratu du akordioa ''ardura'' ariketa baten emaitza dela

3:49

Pandemiari aurre egiteko legea babesteko deia egin die PSE-EEk gainerako alderdiei

Ekain Rico PSE-EEko legebiltzarkidea pozik agertu da pandemiari aurre egiteko legearen inguruan erdietsitako akordioarekin, haren esanetan, covid-19ari aurre egiteko "tresna eraginkorrak" eskaintzen baitizkie euskal administrazioei.

Elkarrekin Podemos-IUren jarrera txalotu ostean, legea babesteko deia egin die gainerako alderdiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Legebiltzarra albisteak EAE albisteak Gaixotasunak bideoak PSE-EE Bizkaia Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Osasun albisteak Covid birusaren olatu berria