Politika -

Brusela

Europako justiziak immunitatea itzuli die Puigdemonti, Ponsatiri eta Comini

JxCateko hiru eurodiputatuei immunitatea kentzea erabaki zuen Europarlamentuak, eta horren aurkako helegitea aurkeztu zuten.

Comin, Puigdemont eta Ponsati. Argazkia: Efe
Comin, Puigdemont eta Ponsati. Argazkia: Efe
Comin, Puigdemont eta Ponsati. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Auzitegi Nagusiak immunitatea itzuli die Carles Puigdemont, Toni Comin eta Clara Ponsati JxCATen eurodiputatuei.

Europako Parlamentuak immunitatea kendu zien hiruei, eta horren kontrako helegitea jarri zuten Auzitegian, kautelazko neurriak eskatzen.

Europako Justiziak erabaki hori hartu du Euroganberak saioei Estrasburgon ekin aurretik. Izan ere, eurodiputatu kataluniarrak beldur ziren Espainiako Auzitegi Gorenak euroagindu bat igorri eta Frantziako Estatuan sartzean atxilotuko ote zituzten.

Europarlamentuak martxoaren 9an erabaki zuen immunitatea kentzea, Pablo Llarena epailearen eskaerari erantzunez. Horren aurrean, Puigdemontek, Cominek eta Ponsatik helegitea aurkeztu zuten EBko Auzitegi Nagusian neurri hori bertan behera gera dadin eskatzeko eta sakonean aztertu arte kautelazko neurriak exijitzeko.

Salaketa horretan, eurodiputatuek argudiatzen dute ekainaren 7an hasiko diren Europarlamentuko saioetan atxilotzeko arriskuan egongo liratekeela immunitaterik gabe.

Auzitegiak gogorarazi du Europako Parlamentuak oraindik ez dituela bere argudioak eman helegiteen aurka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Europar Batasuna Kataluniako erreferenduma Europa Eguneko albisteak Albisteak Carles Puigdemont Europako Parlamentuari buruzko albisteak JxCat azken ordua