Politika -

PARLAMENTO EN LAS ONDAS

Corrugados Azpeitiaren proiektua oraindik posible dela uste dute EAJk eta PSE-EEk

EH Bilduren hitzetan, Corrugados berriz toki berdinean irekitzea "ingurumen eta hirigintza ikuspuntutik legez kanpokoa litzateke".

Radio Euskadiko 'Parlamento en las Ondas' irratsaioa. Irudia: Radio Euskadi
Radio Euskadiko 'Parlamento en las Ondas' irratsaioa.
Corrugados zabaltzeko proiektuak eztabaida bizia eragin du EAJ eta EH Bilduren artean

1:24

Radio Euskadi | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Aldundiaren jarrerari eutsi dio, eta Corrugadosek lantegia berriro zabaltzea oraindik posible dela uste dute jeltzaleek. Maria Eugenia Arrizabalaga legebiltzarkidearen esanetan, asuntoaren muinean EH Bilduren "borondate falta" dago. Ordezkari jeltzalearen ahotan, Udalaren argudioak "oso eztabaidagarriak" dira, besteak beste, hirigintza araudiak altzairu-fabrika berriz toki berdinean irekitzea uzten ez duela. Arrizabalagak azpimarratu du Corrugadosen kasua "historikoa" dela: 50 milioi euroko inbertsioa eta 300 lanpostu sortzea, pandemiak eragindako krisi ekonomikoaren erdian.

Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak, ostera, Azpeitian Corrugadosen inguruko eztabaidarik ez dagoela defendatu du; izan ere, udalerriak aspaldi egin zuen altzairutegia herri-erdigunetik ateratzearen aldeko apustua. "Corrugadosek ezin du berriro toki berdinean zabaldu, hirigintza eta ingurumen ikuspuntutik legez kanpokoa litzatekeelako", adierazi du.

PSE-EEk Corrugados proiektuaren "garrantzia" nabarmendu du, lanpostuak sortuko lituzkeelako. Horregatik, Alberto Alonsok erakundeen arteko "batasuna" aldarrikatu, azkenean Corrugadosek erdigunean zabaltzerik ez baldin badu. Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak irtenbidea bat bilatzea espero du, proiektua Gipuzkoan geratzeko.

Bestalde, Elkarrekin Podemos-IUk Arantza Tapia sailburuari "zinismoa" leporatu dio. Industria politikaren "porrota" Corrugados auziarekin ezkutatu nahi dutela uste du koalizioak.

Azkenik, PP+C's koalizioak Jaurlaritza babestu du. Eskuineko koalizioaren hitzetan, EH Bilduk, ELAk eta LABek industria inbertsioak Euskaditik "aldendu" nahi dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Politika albisteak EAJ-PNV Araba Azpeitia albisteak Eusko Legebiltzarra albisteak Alderdi politikoak berriak Ekonomia EH Bildu Nafarroa PSE-EE Araba PP Gipuzkoa Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Podemos Ahal Dugu Euskadi Enpresak Industria sektorea gaur